Orue - Eubako Albisteak

A. GREGORIO ARRIENI OMENALDIA

Data: 2007 / 06 / 13

Eusko Ikaskuntzak gorazarre egin dio Gregorio Arrieni, Donostian, ekainaren 8an. Eubako historialaria, euskal kulturaren eta euskararen “totema” dugu.

“Gerrako ume”en aita

Orueko pasiotarron etxeari buruzko liburua argitaratu berri du: “Ikastetxe baten mende-erdia. Eubako pasiotarrak, 1956-2006”.

Eusko Ikaskuntzak omenaldia egin dio Gregorio Arrieni (Kortezubi, 1936). Donostiako Miramar Jauregian izan da ekitaldia, "Euskal Herriko hezkuntzaren historia" jardunaldien amaiera gisa. Gregorio Arrien pasiotarra, Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Taldeko buru izan zen zortzi urtez, eta, bere bizitza osoan, buru-belarri ekin dio euskara eta euskal kultura sustatzeari, baita Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratu zirenen izua ezagutarazteari ere.


Omenaldia

“Bai historiagile eta baita ere hainbat gazte taldeen irakasle bezala, Eusko Ikaskuntzan eta Euskadiko hezkuntzan egin duen guztiagaitik, Gregorio Arrien omendu nahi dugu gaur. Bizitzarako eta ikerketarako buru argia eta barruko indarra agertu izan du beti. Berarekin hitz egiten dudan bakoitzean, zertan zabiltza orain? galderak jasotzen duen erantzuna paregabea da: historia eta heziketa mailan beti zerbait berriaren bila edo beti non zer aurkitu beharra.

Orue-Eubako ikasle-ohien esaldiak dioen bezala PERTSONA GARATUZ GIZARTEA ERAIKITZEN; horixe da Gregorioren giza-ekimen jokabidea. Eskerrik asko Gregorio”. (Jabier Granja)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue