bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

PASIOTAR FAMILIAREN 18. IBERIAR TOPAKETA: DEUSTO

Data: 2009 / 06 / 03

2009ko maiatzaren 2an, jai giroan, Deustuko sortetxe honetan batu zan Pasiotar Familia, (lekaideak, lekaimeak eta laikoak).

Pasiotar Familiak Deustu-Bilbon emon eban lehenengo urratsa, orain 129 urte, lehenengo etxea 1880. urtean zabaldu zanean. Beraz, Iberiar Penintsulako Pasiotar Familiak Deustun dauka bere jaiotetxea.

Urte gitxitan asko hedatu zan inguruko lurraldeetara: Gaztelan, Araban, Galizian, Nafarroan, Gipuzkoan… Sei urte nahiko izan ziran, 1886an, Jesusen Bihotz Santuaren Probintzia bilakatzeko.

Aurten, maiatzaren 2an, jai giroan, sortetxe honetan batu ziran Pasiotar Familia, lekaideak, lekaimeak eta laikoak: Valentziatik, Madrildik, Mieresetik, Peñafieldik, Bartzelonatik, Santandertik, Malagatik, Portugaldik, A Coruñatik, Eubatik, Gasteiztik, Irundik, Urretxutik, Bilbotik.

Pasiotar sentipen bardinak alkartu zituen 300 anaia-arrebak, Kurutzeko san Paulo gidari, “Guk Jesu Kristo kurutziltzatua iragartzen dogu” lemapean.

Goizeko 10etan izan eben lehenengo ekitaldia, alkarren barri emoten eban power-pointa ikusiz; ondoren lagunarteko solasaldia zerbait hartuz eta 12tan eukaristia Nekaldiaren Parrokia dan san Felizisimoren Santutegian. Hantxe emon jaken guztiei ongi etorria, Euskal Herrian ohi dogunez, “AGUR JAUNAK” abestuz.

Meza ondoren, taldea santutegiaren urteerako mailadian kokatu zanean, AURRESKUA dantzatuz agurtu ginduezan eta hainbat argazkilarien makinetan gelditu ginan historiarako.

Jarraian, Artxandako San Roke Jatetxera abiatu ginan, han bazkaltzeko. Anaiarteko giro ederrean egon ginan gure etxerako bidea hartzeko ordua heldu jakun unera arte.

Egun betea izan genduan eta atsegina. Aukerakoa lagun zaharrak agurtu eta Pasiotar Familian ditugun hartuemonak estutzeko.

Topaketako argazkiak ikusteko:
argazkiak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue