bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

50 urte Pasiotar Ahizpak Euskal Herrian

Data: 2009 / 06 / 26

Ekainaren 21 izan genduan 50gn urteurreneko ospakizuna.

Ekainaren 21 izan genduan 50gn urteurreneko ospakizuna. Gure etxean egondako 9 moja hurreratu ziran. Herriarekin ospatu genduan Eukaristia. Mojak sarrera eta eskeintza prestatu eben. Sarreran euren historia labur bat eskeini euskuen; eskeintzan, pasiotarren eskudoa eta Oruen egon ziraneko argazki batzuekin osotutako panela.

Meza ostean alkarrekin zerbait hartu genduan “Gure Txokoan”, eta moja eta fraile mahai inguruan alkartu ginan 2etan. Egun gogoangarria eta pozgarria guztiontzat.

Eskerrik asko guztioi.



San Paulo Kurutzekoaren Aizta Pasionistak, 1815 garrenean, Florencian (Italia) sortuak izan ginan; Mª Magdalena Frescobaldi izan zan sortzailea. San Paulo Kurutzekoaren Pasinoko espiritualidadea alkar banatzen dogu; eta Pasinoaren gogoeta horrek, pertsonearen heziketa osoa zaintzera bultzatzen gaitu, bere izatea eta duintasuna aurkituz eta bakotxak bere indar eta aukeratan sinisten lagunduz. Horretarako, harrera etxeak daukaguz, emakumearen garapenagaz arduratzen gara, auzo pobreetara hurreratzen gara, eta umetatik zahartzarora bitarteko heziketa orokorragaz arduratzen gara. Gaur egun hirugarren eta laugarren munduan ere lanean gabiz; baita ebanjelizatze barriaren pastoraltzan ere.

Orue-Eubako etxea laster hasi zan betetzen: Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako neska gazteak etorten hasi ziran pasionista izateko gogoaz. Hilabete batzuk hemen egin ondoren, Italiara joaten ziran euren heziketa jarraitzera.

Italiar aiztak lana gogotsu egiten eben; handik bialdu ebezan beste erlijiosa batzuk eta 1962an beste alkarte bi sortu ebezan: Harriaundi-Iurretan (Bizkaia) eta Irunen Gipuzkoa). Hemendik Italiara joandakoak ere etorten hasi ziran eta alkarte barriak sortu genduzan Madrilen, Malagan, baita Kolonbian eta Portugalen ere.

Urte askotan egon ginan hemen Orue-Euban. Seminarioan, eskatz eta garbitasun lanetan; Parrokian, katekesian laguntzen; Gogarte etxean, etorten ziran pertsonak zerbitzen; Ikastolan, erlijinoko eskolak emoten... Hemendik pasatu ginenok gogoan doguz hemengo egunak; onartuak eta maitatuak sentitzen ginan eta lana ere pozik egiten genduan. Beharrizan barriak agertu ziranean, penaz, baina hemendik urten beharra euki genduan; gogoan doguz hemengo etxea, ingurua eta batez be pertsonak; zuetariko askoren ondoan ibili ginan.

Eskerrikasko guztioi zuen harrera eta hurtasunagaitik. Joan dan 50 urtean hemen inguruan gabiz aurrera egiteko gogoarekin, eta gu guztiokaz arduratzen dan Jainko Aita-Amari, gugaz batera eskerrak emotera konbidatzen zaituegu.

Bakotxak geure bidean, Jaunaren laguntza eta argitasuna izan daiguzala”
.


Ospakizun hontako argazki batzuk ikusteko: argazkiak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue