bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

38 Kapitulu Probintziala (1)

Data: 2009 / 07 / 02

Ekainaren 29 eta 30eko oharrak.

Ekainak 29.

Ekainaren 29an, arratsaldez, Angostora hurreratu gara Perutik, Karibetik, Galizia eta Euskaditik etorritako 45 praile pasiotar. Afal orduan mahai inguruan alkartu gara danok eta ondoren etxeko eleiza nagusian alkartu gara otoitzean.

Egunotan izango doguzan lau ezaugarri aurkeztu jakuz: eskudoa, sandaliak, konstituzinoak eta argia. "Veni Creator" kantuaz eta Espirituari dei eginez, Batzar gelara arteko ibilaldia egin dogu eta Kapituloari hasierea emon. Nagusi Generala eta Nagusi Probintziala izan ditugu mahai buru.


Ekainak 30.

Euskadi-Galizia, Karibe eta Peruko arduradun-ordezkariak, bertako barri emon deuskue. Etxe, zeregin eta praileen egoerea eta aurrera begira zer dagoen egiteko. “Egitekoa ugaria da baina langileak gutxi”.

Etxeetako eta lurraldeetako egoera ekonomikoaren informazinoa ere emon jaku eta alderdi horretatik nahiko ondo aurkitzen gara.

Topaketa honetako argazki batzuk ikusteko: argazkiak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue