bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

38. Kapitulu Probintzialaren laburpena

Data: 2009 / 07 / 13

JESUSEN BIHOTZ SAKRATUAREN PASIONISTEN 38. KAPITULU PROBINTZIALA Angosto 2009, ekainaren 29tik uztailaren 4ra.

Ekainaren 29an lehenengo batzarrarekin emon geuntson hasierea Kapitulu Probintzialari. Hurrengo egunean INFORME ezbardinak izan genduzan: pertsonen egoerea, konpromezuak eta lanak, eta alkarte eta probintziako alderdi ezbardinetako egoera ekonomikoa.

Egoerea aztertu ondoren aurrera begira ipini ginan. Aurrean daukaguzan erronkei zelan erantzun, ze bide hartu... Guzti hau taldeetan aztertu genduan. Gure egoera orokorra ikusiaz, aurrean daukagun erronkarik nagusiena BERREGITURATZE plana da.

Laburpen lez hona hemen egunotan erabili doguzan gaiak:


PROBINTZIAKO EGITASMOA

HELBURU OROKORRA

Jesusen Bihotz Sakratuaren pasiotarrok, ondorengo konpromisoak hartzen doguz:

  • Solidaritza garatuz, berregituratze plana bizkortu.

  • San Paulo kurutzekoaren karismea bizi.

  • Gure espiritualitatea eta misinoa alkarbanatuz Pasiotar Familia bultzatu.

  • Itxaropen eta bizi sortzaile dan Kurutzeko Hitza iragarri.


  • HELBURU BEREZIAK

    1. SOLIDARITZA garatuz, berregituratze plana bizkortu:

  • Solidaritza ekonomian

  • Solidaritza hezkuntzan

  • Solidaritza pertsonengan.


  • 2. Paulo Kurutzekoaren karismea bizi: Anaitasunean biziaz, pasiotar hezkuntza eta hezkuntza orokorra zainduz, eta besteen onerako prest egonez…

    3. Misinoa besteekin banatu: Alkarte bakotxa bizi garan giza eta eleiz giroan, Pasiotar Familia landuz; era ezbardinetako batzarretan parte hartuz...

    4. Kurutzeko Hitza iragarri: Oinazearen munduagazko hurreratze, entzute eta solidaritate bideak bilatuz: ADECO, JPIC eta Pasiotar Misinoak bultzatuz...

    Helburu honeek bidea egiten joateko ikuspuntuak dira. Guzti honek egitasmo pertsonala, alkartekoa eta probintziakoa eskatzen dau. Eta hori gauzatzen joateko, bizitzeko eta ekintzarako erizpide batzuk ere jarrita dagoz.


    HAUTESKUNDEAK

    Orain arte esandakoa gure alkarteetan eta Probintzia osoan aurrera eroateko, arduradun pertsonak behar dira.

    Hona hemen aukeratutako pertsonak:

  • JUAN MARIA SANTAMARÍA SÁEZ, Nagusi Probintziala

  • JESUS GOIKOETXEA ZUAZUA

  • TXEMA ARZALLUZ ZABALA

  • EDDY ALEJANDO VÁSQUEZ LÓPEZ

  • JON ABAROA TELLATXEA.


  • Uztailaren 4an, gure Kongregazinoko Nagusi Jenerala dan Ottaviano D´Egidio izan genduan Eukaristian mahai buru. Bere aholkuak entzunez eta Jainkoari eskerrak emonez, amaitutzat emon genduan gure Probintziako 38. Kapitulua.

    Para ver algunas fotos de este encuentro: galería

     

    Argibideak

     
     
    bidean@bidean.net
    castellano euskera batua euskera bizkaiera orue