bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Pasiotar Familiaren Alkarraldia: ANGOSTOn 2009 / 11 / 13-14-15

Data: 2009 / 11 / 26

Aurten ospatu barria dogu Angoston, azaroaren 13-14 eta 15an ikastaroa: “SAN PAULO KURUTZEKOA ETA LAIKOAK” gaitzat hartuta. Gai jartzailea Ahizpa Maria Alessandro, italiar Pasiotar erijiosa argitsua izan dogu.

Hainbat urte dira “PASIOTAR FAMILIA” (erlijioso, monja eta laiko) sortu eta hazurmamintzen hasi zala. Batean jai giroko ospakizunak, bestean pasiotar KARISMAZ jabetzen joateko ikastaroak eratuz, bide barriari ekin deutsogu.

Urtean zehar, Iberia penintsula mailako alkarraldiak antolatu ohi ditugu, udabarri aldian jai girokoa eta udazkenean ikastaro baten inguruan. Aurten ospatu barria dogu Angoston, azaroaren 13-14 eta 15an ikastaroa: “SAN PAULO KURUTZEKOA ETA LAIKOAK” gaitzat hartuta. Gai jartzailea Ahizpa Maria Alessandro, italiar Pasiotar erijiosa argitsua izan dogu. Interesgarri egin jaku gaia, power point eta guzti osoan eskeinia.

Pasiotarren Sortzaileak -Paulo Kurutzekoak- hurtasunez eta oparotasunez gidatu ebazan hainbat laiko, euren laikotasunean santutasun bideak jorratzen lagunduz. XVIII. gizaldian, profeta zentzunez, aldez aurretik jarri ebazan laikoak zor jaken mailan, bai kristautasunaren gorenean, bai eleizgintzan ardurakizunez lanera bultzatuz.

Bera, Kurutzeko Paulo, laiko garbia eta hutsa zalarik, katekesia, berbaldiak eta gogojardunak eskeini eutsazan Jainko Herriari, bai herri xumeari eta bai erlijosei eta eleizgizonei, gotzainen eskariz eta bedeinkapenez.

Harrigarria, orduko eleiz eta kultur giroan laikotasuna bere betean erakustea! Paulo Kurutzekoak laiko taldeak sortu eta landu ebazan Italiako herri askotan, beti ere Jesus Kurutzekoagaz hartuemon estu eta maitekorrean jarriz. Bere inguruan landutako laiko batzuk azpimarkatu deuskuz. Milaka eskutiz eskuartean doguz, laikoei Jainko bideak erakusteko idatziak.

Arlo ederra gelditu jaku urtean zehar gaurkotasunez jantzitako gai aberats hau aztertzen eta geuganatzen joateko, lekuan lekuko Pasiotar Familia talde bakotxean!

Topaketa honetako argazki batzuek ikusteko: argazkiak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue