bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

AITA PATXI pasiotarraren jaiotzako mendeurrena

Data: 2011 / 02 / 04

Eguna: 2011ko otsailaren 12a.
Ordua: Arratsaldeko 5tetan.
Tokia: EUBA-ORUEko Pasiotarren alkartean.

Aita Patxi pasiotarra jaio zala 100 urte betetzen dirala eta, mendeurrena ospatzen dihardugu. Orueko pasiotarrok be parte hartu gura izan dogu. Hori dala eta, otsailaren 12an, zapatuan, bere OMENALDIA ospatuko dogu Orue-Euban.

Arratsaldeko 5etan hasiko da, Aita Patxiren KURUTZEBIDEA deritxon pasealekuan, SEI KURUTZAK aurrean doguzala, otoitzalditxo bat egingo dogu; eta ondoren Aita Patxiren IRUDI barria bedeinkatu.

Hasieran Laka eskultore jaunak azalduko deusku berak zer adierazo gura izan dauan Aita Patxiren irudia egitean. Bigarren zatirako, Auditoriumera aldatuko gara eta han Alberto Iglesias musikariak jardungo dau, berak Aita Patxiren omenez sortu dituan hamar abestietatik lau abestuz. Eta amaitzeko, Gontzal Mendibil arratiar kantariak moldatu dauan Aita Patxiren bizitzako DOMUMENTALA ikusiko dogu.

Aita Patxi beraren izenean, konbite egiten deutsuegu ospakizun pozgarri honetan parte hartzera.

AITA_PATXI-programa.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue