bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

AITA PATXI-ren omenezko ospakizuna

Data: 2011 / 02 / 18

OSPAKIZUN BEREZIA antolatu eben Orueko Pasiotarrak, Aita Patxi beneragarria jaio zaneko mendeurrenean.

2011ko otsailaren 12an OSPAKIZUN BEREZIA antolatu eben Zornotzan Orueko Pasiotarrak, Aita Patxi beneragarria jaio zaneko mendeurrena dala-eta.

Aurretiaz ahaleginetan ibili dira ingurua txukuntzen: aparkalekuko “Kurutzak” margotzen eta goiko gunean Aita Patxiren irudia metakrilatoz egina jartzen.

Astean zehar irratiz eta egunkariz zabaldu zan horren barri zehatza; bai jenteak erantzun be! 200dik gora lagun alkartu ziran arratsaldeko 5tan, eliz inguruan. Orue XXI egoitzako 20 gaixo euren burditxoetan tartean zirala, “Aita Patxiren Kurutzbidean” otoitzaldia egin ondoren, bere irudia bedeinkatu eben.

Ondoren, auditoriumerako bidean Manu Etxebarriak azaldu eutsozan jenteari Aita Patxiren hainbeste pasadizo jakingarri, bere Zeberioko baserrian etxeko izan eben-eta.

Auditoriumean Alberto Iglesias musikari eta kantariak Aita Patxiren omenez sortutako 10 goratzarretatik 3 abestu ebazan. Eta amaitzeko Gontzal Mendibilen “Aita Patxi” dokumentala ikusi ahal izan genduan.

Omenaldiko argazki batzuk ikusteko:
Aita Patxi: omenaldia

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue