bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Gabiriako Pasiotarren ikastetxearen Mendeurrena (1911 - 2011)

Data: 2011 / 10 / 10

Pasiotar erlijioso, ikasle Ohi eta adiskide askorentzat behintzat, berezi baizen maitagarri jakun jazoera bat ospatzeko asmotan gabiltz: Gabiriako Ikastetxearen MENDEURRENA.

Pasiotar erlijioso, ikasle Ohi eta adiskide askorentzat behintzat, berezi baizen maitagarri jakun jazoera bat ospatzeko asmotan gabiltz: Gabiriako Ikastetxearen MENDEURRENA da.

Izan ere, ASKO izan gara Gabiriako etxetzarrean gozatu eta beharbada sufridu ere egin dogunak. Txoko horrek “agirian jartzen ditu” erlijioso askok bertan egindako ahaleginak, Pasiotar izatekotan ebiltzan gaztetxoak hezten.

Baina “txoko” horrek hainbeste OROITZAPEN eskeintzen deuskuz ASKORI, hasi ere bertan hasi ginan bizitzako arlo askotan “ibilten” ikasten, umearoko bizikizun haretan, eta baita askorentzat ondorengo urteetan ere, bizitzara itzartzeko aldia.

Eta, ondorioz, Euskal Herriko hainbeste Erlijioso Pasiotar gure lurreko baztartxo haretan landuak izan gara eta, horrexegaitik, halako zertxobait berezia sentitzen dogu txoko horretaz. Amerikarantz joan ziran misiolari askorentzat abiapuntua izan da; ondoren bertara bihurtuta, gu misiogintzarako gogoberotuz. Gazte taldeak bertatik abiatzen ziran Nobiziadura eta ondorengo aukeretara...

Hori dala-eta, errazoirik nahiko da Mendeurren honetako ospakizunetara egiten jakun GONBIDAPENA onartzeko. Gu behintzat asmo eta uste horrekin gabiltz eta barri pozgarri hau ahal danik eta gehienengana heltzea gura geunke.

Guk geure aldetik, www.bidean.net lagun dala, ekimen hau bultzatzen dogu eta baita jazoera honen inguruan sortu daitekezanak ere, eta gogo beroz eskeiniko deutsueguz, gura dozuen guztioi, jazoera horri buruz heltzen jakuzan albiste, ekimen, eta abar. Gaur, DEIALDI ESKUTITZA bialtzen deutsuegu hemen klikatu ezkero, eta hor dozuez gure esku doguzan hartuemonean parte hartzeko aukerak.

MENDEURREN zoriontsua
eta ondoetorriak jazoera honen inguruan heldu daitekezan ekimenak!

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue