bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Gabiriako Pasiotarren ikastetxearen Mendeurrena -2- (1911 - 2011)

Data: 2011 / 10 / 18

GABIRIAKO IKASLE OHIEI PRESAKO MEZUA

Gabiriako Adiskide guztientzat PRESAKO MEZU bat heldu jaku eta horra zeure eskuetan. Holan, gure ustez, ekimena eta bere ekintzak laguntzeko gure konpromesua betetzen dogu.

Gabiriako Ikastetxearen MENDEURRENA dala-eta, 2011ko urriaren 22an ospatzeko antolatu genduan topaketa, geroagoko egun batera atzeratu beharra izan dogu. Gaur gure proposamena abenduaren 17an ospatzea da, zapatuz.

Data aldaketaren zergaitiak? Askotarikoak dira.

Lehenengoa eta nagusia, ez dala izan behar dan beste denporarik, Gabiriako Ikastetxearen Mendeurrenaren barria bertako Ikasle-ohiei eta adiskideei jakinazoteko. Eta penagarri litxakigu lagun guztiengana barri hau ez heldutea; izan ere, aukera ederra izan litzateke anaiarteko TOPAKETA gozo bat ospatzeko.

Bigarren, ezin dogu aintzat hartu barik itzi, konbidaduak izan diran batzuek jarritako egunean Eubara hurreratzeko eragozpenak dabezala jakitea, urriaren 22ak ondoren hainbat jaiegun dauazalako. Data jarterakoan, zehaztasun hau ez genduan gogoan izan eta, antza danez, honek hainbestengan kontrako eragina izan dau.

Azkenik, uste sendoa dogu abenduaren erdi aldera, alkarren barri askoz hobeto izanda eta Eguberri inguruan, egoera hobean izango garala GUZTIOK ahalegintxo bat egiteko, eta horrela Gabiriako Ikastetxearen MENDEURRENA adorez eta umorez ospatzeko.

Hauxe da gaurkoz jakinerazo gura deutsueguna, behar dan guztioi. Guztiok ulertuko dozuela uste dogu, eta guztion onerako izatea gura geunke.

Agur bero bat guztiori.

Batzordeak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue