bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Gabiriako Mendeurrena antolatzen

Data: 2011 / 11 / 09

Jo ta ke ari gara Gabiriatik igarotako ikasle gehiengoak ALBISTEA jaso ahal dezan. Argazkiak, ikaslekideen eta erlijioso arduradunen zerrendak bildu ta eskuratzen ari gara; bide batez, gertaera esanguratsuenen barruko mamia txastatuz.

Pasiotar erlijiosoak, Ikasle-ohiak eta adiskideak hemen dihardugu, bai gutariko askori eta bai familia askori txit berezi eta maitagarri jakun jazoera hau antolatzen: Gabiriako Pasiotarrren Ikastetxearen MENDEURRENA.

Esandako errazoiakaitik Mendeurrenaren hasiera eguna atzeratu ondoren, jo ta ke dihardugu Gabiriatik igarotako ikasle gehiengoak ALBISTEA jaso ahal dagian. Horrela, argazkiak, ikaslekideak kurtsoka batuta eskuratzen dihardugu, baita Gabiriako HISTORIA korapilotsu horretan gugaz parte izan ziran erlijioso arduradunak ere; bide batez, jazozera esanguratsuenen barruko mamina txastatuz.

Hona hemen erabili dogun beste “bide” bat: “REDENCIÓN” eta “ANGOSTO” Aldizkariak, Gabiriako historian zehar partekide izan ziran guztiengana barriak zabalduz. Horrela ondorengo hiletan edozenbat artikulu argitaratuko dira, IBILITAKO BIDE horretako alderdi ezbardinak nabarmenduz.

Hor dozu eskuetan lehenengoa. Ospakizunak eta jazoerak eta jarraituko dogun dinamika MARTXAN JARTZEA da. Baita eskura izan daikezuezan “BITARTEKO” batzuk eskeini ere, nahi dozuenok Mendeurreneko zeinbat unetan parte hartu ahal dagizuen.

Ondorengo hiletako lanetan eta geroago sortu daitekezan ekintzetan LANKIDETZA eskatzen deutsuegu. Guztiok gagoz konbidatuta PARTEKIDE ekintzaile izatera. Izan bihotz!

Gehiago sakontzeko, (gaztelaniaz), sakatu >> hemen <<
Bizkaieraz dauden bertsoak ezagutu nahi izanez gero, sakatu >> hemen <<

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue