bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

GABIRIAKO MENDEURRENAREN SARRERA

Data: 2011 / 12 / 17

Mendeurrena ospatzeko Egitasmoari erantzunez, abenduaren 17an emon deutsogu hasiera, Orue-Euban.

Guretzat garrantzi haundikoa dan Mendeurrena ospatzeko Egitasmoari erantzunez, halako baten emon deutsogu hasiera, abenduaren 17an, zapatuan, Orue-Euban, 55 Ikasle ohiak eta erlijiosoak partaide zirala. Guztiok gogoan ondo gordeta doguz Gabiriako etxetzar haretan izandako bizikizunak eta ikasketako ahaleginak; horregaitik ez da harritzekoa hainbesteko erantzuna jasotea. Ospakizun eguna uste genduan baizen gustukoa eta poz zirraraz beterikoa izan zan, hainbesteko denporagarrenean barriro adiskideak alkar ikustearen eraginez.

Abenduaren 17ko ospakizunaren atalik nagusienak honeik izan ziran, dagoeneko gehienok jakitun gagozanez: otoitz giroko saio labur bat; partaideen Ikastetxeko sasoiko hainbat bizikizun eta historio jakingarrien kontaketa; sasoi haretako argazki eta gogoangarrien aurkezpena, eta, azkenik, anaiarteko bazkaria Laiene jatetxean.

Jakina danez, aurretiaz era askotako argitalpen eta albistarien bidez Ikasle Ohien buruak eta gogoak argitzen eta berotzen joan dira, Gipuzkoa eta Bizkaiako hainbat egunkari eta irratien bidez, Ikasle Ohiak eurak prestatutako lanez, horretan adituak dira-ta. Bestalde, Redención eta Angosto” aldizkaritxoen harpidedun diranak jakitun dira, azarotik hasita, hilero argitaratzen joan dirala guk guztiok Gabirian izandako gorabehera jakingarri asko; horrela, gure mezu eta joan-etorri guztien jakitun dira, urrunekoenak badira ere. Eta bardintsu jarraituko dabe Mendeurrena Gabirian burutu arte, 2012. urteko maiatzaren 12an.

Ikasle Ohien Batzordeak, pasiotar erlijiosoz eta laikoz osotua, ahaleginak eta bi egiten dihardu, galdutzat geunkazan Ikasle Ohien norabideak aurkitu eta ahal diran gehienak Gabiriara begira jarteko. Eta zorionez... ahaleginak ez dira alperrikoak izan.

Gehiago sakontzeko gai honetan, ikusi >> Joxemari Iriondoren artikulua <<.

Euskaraz abestutako bertsoak ezagutu nahi badituzu, sakatu >> hamen <<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue