bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Pasiotarren 46. KAPITULU NAGUSIA

Data: 2012 / 09 / 15

Irailaren 9an hasita urriaren 7ra arte, ahaleginduko dira “batzen” Familia osoak bizi dituan gorabeherak eta Alkarteetara heltzen jakezan ERRONKAk.

KAPITULU NAGUSI batek garrantzi berezia dau edozein Erlijioso Familiarentzat. Holakoetan ahalegintzen dira “batzen” Familia osoak bizi dituan gorabehera guztiak eta ingurutik eta Alkarteetatik sortzen jakezan ERRONKA guztietaz jabetuz.

Hauxe da PASIOTAR Kongregazinoak bere gain daukan arazoa. Erromako Etxe nagusian alkartuta eta lau asteko jardunaldian, bizi daben errealitatearen kontzientzia hartzen dabe, etorkizunera BIDEAK jorratuz, holan Eleizan eta munduan aurrera jarraitzeko helburuari zintzoro erantzuteko.

Irailaren 9an hasita urriaren 7ra arte, hauxe izango da burutu gura daben egitekoa. Horrez gainera, Kongregazinoko Jeneral Orokor barria ere aukeratuko dabe, bere Kontseilu eta guzti, eta horrek indarrean jarriko dau hartutako bide barria, ALDI BARRIETAN Kongregazino osoa berregituratzeko ahaleginetan, bere Karisma berezia GAUR eta HEMEN hazurmamintzeko asmoz.

Seguruenez, zuetako askok jakin gurako dozuez Kapitulu horretako zehaztasun gehiago. Hemen eskeintzen deutsuegu Internet honen zuzenbidea; hor aurkituko dozue jakingarririk asko jazoera honi buruz, eta bertatik sortuko diran urratz barrien gorabeherak.

Ea bada alkar berotzen dogun Familia honegaz bizitzazko eta fedezko BATASUNEAN jokatuz.

Informazio gehiago capitulum.passiochristi.org webgunean (gaztelaniaz).

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue