bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Kongregazinoko Ordezkarien aukeraketa

Data: 2012 / 10 / 05

46. Kapitulu Nagusiak, Nagusi Jeneralaren laguntzaile barriak aukeratu ditu.

Irailaren 29an, Pasionisten Kongregazinoko 46. Kapitulu Nagusiak, Nagusi Jeneralaren laguntzaile lez, hurrengo erlijioso honeek aukeratu ditu:

+ A. Denis Travers, Espiritu Santua Probintziakoa, Australia;
+ A. Antonio Maria Munduate Larrea, Santa Fe Probintziakoa, Kolonbia;
+ A. Michael Ogweno, Afrikako Gure Amaren Bikariatokoa, Botswana, Egoafrica eta Zambia;
+ A. Augusto Canali, Kalbario Probintziakoa, Brasil eta Mozambique;
+ A. Giuseppe Adobati, Mariaren Bihotz Garbiaren Probintziakoa, Italia (Iparraldea);
+ A. Sabinus Lohin, Bakearen Erreginaren Probintziakoa, Indonesia.

Aita Augusto Canali Lehen Ordezkari Nagusi lez aukeratua izan zan.

Oharra: Gure lagun eta ezagun guztientzat: Antonio Maria Munduate Larrea Irungoa (Gipuzkoa) da eta Jesusen Bihotzaren probintzikoa da(Euskadi). Azken urteetan Kolonbiako Santa Fe Probintziako Nagusi eta Espainiako eta Ego-Ameriketako koordinatzailea izan dogu. Pozten gara zu aukeratua izateaz. Zorionak eta jarraitu lanean Kongregazinoaren alde.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue