bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Pasiotar Ahizpak sortu ziranetik 200 urte

Data: 2013 / 03 / 08

“Jaun Gurutzeratuaren eta Berbiztuaganako maitasunez sutan dago gure bihotza. Kongregazinoaren irudia komunioan, solidaritzan eta misinoan birdiseinatzen dogu”

2013ko martxoaren 17an, San Paulo Gurutzekoaren Pasiotar Ahizpak, Kongregazinoa sortu zaneko Bigarren Mendeurreneko ospakizunak antolatzen hasiko dira (1815-2015).

Maria Magdalena Frescobaldi izan zan bere sortzailea, emakume karismatikoa eta barru-bizitza aberatsekoa, gaztetatik sufrimentura egina: hiru alaba gaztetxotan galdu ebazan, Napoleonen erasoaldian Vienara erbesteratua izan zan... Florenziara bihurtzerakoan, Magdalenak bere herria birrinduta aurkitzen dau: gerra ondorengo hondamendia, ezetariko baliabidebako gaixoak, emagalduak eta noraezean ebiltzan milaka ume kalez-kale galduak. Egoera honen aurrean sentiberatasunak eraginda, laguntza barik egozanei laguntzera jo eban.

Pasiotar karisma: “gugaitik Gurutzeratua izan dan Jaungoikoaren maitasuna bizi eta iragarteak”, Maria Magdalenari bihotz erdian ikutu eutson. Horrek eraginda, emakume zapuztuak eta erabiliak burujabe egiteko eginkizuna bere gain haurtu eban, baita bere herrian eta inguruan bertan behera itzitako umeak zaintzea ere.

Kongregazinoa Florencian sortu zan 1815an eta gaur egun bere misinoa bost kontinente etara zabaldua dago.

Kapitulu Nagusia (2012ko apirilean) eta sortu zaneko Bigarren Mendeurrena ospatzeak bizibarritzera eragin deutso, Kongregazino osoa bere misinoan aurrera bultzatuz. Bere goiburua: “Jaun Gurutzeratuaren eta Berbiztuaganako maitasunez sutan dago gure bihotza. Kongregazinoaren irudia komunioan, solidaritzan eta misinoan birdiseinatzen dogu”. Maria Magdalenak lez, gaurko Eleizeak eta munduak dabezan erronkai erantzun gura deutsegue.

Kongregazinoaren ospakizun berezi honek alkarte guztietan izango ditu askotariko ekintzak: berbaldiak, agerpenak, mahai-inguruak...

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue