bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Pasiotar Ahiztak - Urrezko Ezteguak 2013

Data: 2013 / 11 / 21

Ahizpa honeen erlijiosa bizitzako 50 urteak: Lauretana Goitia, Esperanza Telleria, Pia Mercedes Mendiguren eta Maria Jose Murua.

2013ko azaroaren 10an ospatu genduzan ahizpa honeen erlijiosa bizitzako 50 urteak: Lauretana Goitia, Esperanza Telleria, Pia Mercedes Mendiguren eta Maria Jose Murua. Eskerronezko Eukaristia Irungo San Gabriel eta Santa Gemaren eleizan ospatu genduan.

Marcela Madariaga, Probintzialak, Eukaristiari hasiaera emon eutson, gogoratuz: “Eubako Seminarioan gaztetasun betean bizi izan eben hasierako esperientzia. Han ezagutu ebezan Pasiotar Ahizpa italiarrak, prailegai gazteak eta pasiotar erlijiosoak zaintzera etorriak. Han denporaldi laburra emon eben, handik Italiara aldatu ziran italiar gazte batzuekaz heziketaldia hasteko asmoz”.

50 urtean Jaunari leialki erantzutea jazoera goralgarria da Erlijiosa Bizitzaren barruan. Aintzat hartzen, eskertzen, ospatzen eta alkarbanatzen jakin behar dogun oparia.

Emondako BAI zabala barriztatzean, ospatzaileak ahizpa talde eder batek lagunduta egon ziran, aurretiaz Probintziako Asanbladan egonak, senideak, adiskideak eta parrokiako alkartea tarteko zirala.

Pia Mercedes Mendiguren ahizpak, lauren izenean, onartu ebezan Kongregazinoari eskerrona agertu eutson, maitasunez hartu eta Maria Magdalena Frescobaldi sortzailearen karismaz aberastu ebezalako; baita eskertu ebazan bide luzeana zehar lagundu eutsen guztiei: Pasiotar Ahizpak, Pasiotar erlijiosoak, euren familiak, lagunak eta parrokiako alkartea.

"Jauna da nire indarra eta nire poza".

Egun eta ospakizun honen ORAIGARRI lez Nigeriako ETXEBIZITZA egitasmoa bultzatuko da.

Ospakizun honetako argazki batzuek ikustea nahi badozu >>>sakatu HEMEN<<<

OHARRA: Pasiotar Ahizpen ezaupide gehiago nahi badozu: >>>sakatu HEMEN<<<

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue