bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

Ikasle ohien topaketa Euban - 2013

Data: 2013 / 11 / 29

Peruko PASIOTARREN MISINOEN lehenengo MENDEURRENA dalata ikasle ohien topaketa Euban.

Pasiotar Seminario aldiko 80 ikasle ohiak Euban ospatu eben topaketa, Peruko PASIOTARREN MISINOEN lehenengo MENDEURRENAREN ospakizunaren pozetan batuta (1913-2013).

Antolatutako egitarauari jarraituz, hasiera bertatik, alkartutakoen artean giro goxoa sumatu zan, aintxinako lagunakaz topo egiteaz, baita Topaketaren eraginez ere.

Argazki erakusketa, Pasiotarren Misinoak eta Gabiria eta Eubako gorabeherak gogoratuz, harrera ezinhobea izan eban, taldeka antolatu zan argazki erakusketan eurak eta euren lagunak aurkitzean.

Ondoren, Eukaristiaren ospakizuna parrokiako eleizan, eta jarraian, hirutariko kideen jardunaldi eragingarria erlijioso eta ikasle ohien kontura: benetan samurra eta hunkigarria, bai bertan entzundakoagaitik, bai partekide izan ziranen jardueragaitik.

Bazkariak, Ikastolako jantokian antolatua, txapel zoragarria ezarri eutson eguneko jaialdiari. Azkenaldian, ezin huts egin argazki-orduak, Topaketaren gomutagarritzat.

Hauxe dozu LABURPEN xume baizen xarmagarria gure Adiskide eta Laguntzaileoi eskeintzen deutsueguna.

Topaketa honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue