bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Pasiotar diakonu barriak

Data: 2014 / 01 / 07

DABID eta DANIEL -pasiotar gazteak- DIAKONU.

Gaur egun negarmuxin asko dago baztarretan, Eleiz barruko giroa ere barruan dala. Baina, egia esan, pozgarririk ere asko dago. Hona hemen bat: aurtengo abenduaren 21an, Gasteizko San Pedro eleizan, mutil tantai lerden bik DIAKONUTZA maila hartu eben Miguel Azurmendi gotzain jaunaren eskutik: DABID eta DANIEL, pasiotar erlijiosoak.

Ospakizun zirraragarria benetan! Baietz garbi biribila Jainkoari eta gizonen aurrean, ezelako baldintza eta kontratu paper barik. Euren burua bizitza osorako ezindu, behartsu eta baztertuen zerbitzurako eskeiniz. Izan zan zorion oihurik eta txalo zaparradarik ospakizunean! Hori da bizia jokatzea maitasun-zerbitzurako.

Pasiotarren Karismaz horniduta, Kurutzean gugaitik bizia emon ebanaren jarraitzaile izateari baietza. Frantzisko aita santuak dinonez, “funtzionario” barik “profesional” izateko asmo sendoz. Pekatuak pekatu, holakoak egiten dabe sinisgarri Eleizea eta berak iragarten dauan Barri Ona.

Handik-hemendik alkartu gara
San Pedron jente ugari,
Dabid-Daniel, zuek eginda
dogun konbidapenari.
Gaurko urratsez pozik zagoze
halan dozue nabari.
Eleizan eta herri-bizitzan
Diakonu-Zerbitzari:
lagunduz pobre, gaixo, behartsu,
preminan dagoanari.
Jarraituz Jesus Jaunari
eta Paul Kurutzekoari,
adiskideok, hartu eizue
gure txalo eta opari:
Zorionak eta eutsi goiari
eta emondako HITZARI.


Ospakizuneko argazki batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue