bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Martin Elorza Legaristi gotzaina

Data: 2014 / 05 / 22

Hunkigarria da maila honetako gizaki, erlijioso eta sinistedun bat aurkitzea! Albiste honen protagonistea hori eta gehiago da.

MARTIN ELORZA LEGARISTI GOTZAINA
(Elgeta 1899 - Lima 1966)

Guretzat pozgarri da eta, zelan ez, jakitera emoten deutsueguz eta gure eskuetara heldu jakuzan hainbeste eta hainbeste argibide eskeindu ere bai. Gehiago badator... ziur egon, oso pozoik bialduko deutsueguzala.

Eskeintzen dogun MATERIAL hau (erderaz eta euskeraz) Martin Elorza Gotzainaren kalitateaz jabetzeko nahiko izango dala, ziur nago; Euskal Herriko seme, geure lurrekoa izanik, datorren ekainaren 8an OMENALDIA eskeinduko deutsoe Elgetan (Gipuzkoan) bere jaioterrian.

Gure zorionik beroena Pasiotar Familia osoari, Elgeta herri osoari, Peru aldeko Pasiotar Familia Misiolari zabalari, gure bihotzeko Adiskide guztiei (Pasiotar ikasle ohiei eta ospakizun honen inguruan mobitu diran guztiei) eta Moyobamba-ko Preladutzako pertsona guztiei, eta euren bizitzako zatirik onena horretan emon daben hainbeste ta hainbeste anai-arrebei, hain zuzen ere, Martin Elorza Gotzainaren testigantzaren argitan... Bihotz beteko ZORIONAK guztiei eta Martin zintzoak jarraitu dagiala Misiogintza arloa BEDEINKATZEN, batez ere, berak hasitako Misino lurraldea.

Gure eskuartean dogun material guztia bialtzen deutsuegu eta Ospakizunaren ondoren, bertako barrien jakitun ipiniko zaituegu.

Informazio gehiagorako:
Triptikoa irakurteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue