bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Mon. Martin Elorzari omenaldia

Data: 2014 / 06 / 13

Elgetako omenaldi hunkigarria.

Badira egun batzuk (maiatzaren 22an), Martin Elorza gotzainari omenaldiaren barri eskeini genduala, eta gaur kronika xume bat eskeini gura dogu, egun horretan Elgetan jazo zana kontatuz.

Josemari, han bizi izan zanaren kontalari zuzenak, eskeintzen deusku lanburpen bat, baita argazkiak be, gaur eta hemen pozik eskeintzen deutsueguz ardura deutsen guztiei.

Begibistan dago, Elgetan batu ziranak, Martin Elorzari OMENALDI EDERRA eskeini eutsela, eta, bere “kerizpean”, sekulako eguna ospatu ebela topaketa eta anaiarte gozoan.

Zorionak topaketa hau bideratu daben guztiei, zehaztasunik txikienak ere egoki eskeiniz, omenaldiaren gozotasuna dastatu ahal izateko.

Kronika irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

Ospakizuneko argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue