bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

Aita Ferinen abadetzako Urrezko Eztaiak

Data: 2014 / 08 / 18

Bakotxak egiten ditu bere AUKERAK eta bere BIDEAK, bizitzako jazoerak ospatzeko.

Beste askotan lez, badira pertsona batzuk euren burua erakustera joten dabenak zelan edo halan. Badira beste batzuk, ostera, “gorde-gordeka” jokatzen dabenak, inok igarri barik. Izan ere, bakotxak egiten ditu bere AUKERAK eta bere BIDEAK, bizitzako jazoerak ospatzeko, bere ERARA.

Holakoren bat jazo jaku AITA FERMINegaz. Jazoera berak hori eta gehiago merezi eban: bere abadatzeko 50 urte izan dira. Jazoera zoragarria benetan! Baina berak LAGUNARTETXOAN ospatu gura izan dau, beretarren artean, bere Alkartean, beste barik. Hauxe ospatu eben Euba-Oruen 2014ko abuztuaren 2an.

Goizeko Eukaristia “JESUKRISTO ABADE NAGUSI ETA BETIKOAREN” jaiegunekoa, bere bizitzaren ispilu eta eredu. Dan-dana isilean eta xumetasunean. Ondoren... “bestelako” ospakizuna alkarteko mahai inguruan. Ez gitxi be!

Gure ZORIONIK beroenak bere 50 urteokaitik, baita bere ospatzeko aukeragaitik, gaurko mundu zaratatsu honen erdian. ESKERRAK euskeraren eta euskal kulturaren alde egindako guztiagaitik, hain barruan daroa eroan be ta... Eta “Bidean.net” webgunetik gure eskerronik beroena, bera izan da “akulari” hasieratik euskal ekintza honetan eta gaur ere ez deusku baketan izten.

ESKERRIK ASKO danagaitik, Aita Fermin! Hau eta beste askogaitik. EKIN, arren!



A. Martzelek abestutako bertsoak irakurtzeko.

A_Fermin_Urrezko_Ezteguetan-Bertsoak.doc

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue