bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

50 urtean Jaunagazko leialtasuna

Data: 2014 / 10 / 03

MĒ Pilar Iturralde, MĒ Begoņa Mallea, Fatima Bastarretxea eta Concepcion Bengoetxearen, Jaunagazko 50 urteko leialtasuna ospatu genduan.

2014.urteko abuztuaren 15an, ANDRA MARIAREN JASOKUNDE festaburuan, Pasiotar lau Ahizpak: MĒ Pilar Iturralde, MĒ Begoņa Mallea, Fatima Bastarretxea eta Concepcion Bengoetxearen, Jaunagazko 50 urteko leialtasuna ospatu genduan.

Erlijiosa Profesako Urrezko Ezteguak garrantzi haundiko jazoera da edozein pertsonaren bizitzan: onartzeko, txastatzeko, eskertzeko, ospatzeko eta alkarbanatzeko opari ederra benetan.

Esker onezko Eukaristia Orue-Euban (Bizkaian) ospatu zan, Pasiotar erlijiosoen parrokian. A. Martzel Andrinua izan zan ospakizun buru, beragaz mezaemoile banaka bat ebala. Eztegu ospatzaileak Probintziako Ahizpa eta senide izan izan ebezan lagun.

Jazoera honen Ahizpa protagonistak -Pilar, Begoņa, Fatima eta Concepciķn- orain 50 urte emondako “BAIETZA” barriztu eben eskerrik beroenak emonez. "Eskerrak, Jauna, gure gurasoakaitik, sinismen dohaigaitik, bizitza eta Pasiotar bokazino dohaiakaitik; hainbeste pertsona, jazoera, zerbitzu eta eskeintzakaitik; eta hau dana, Jauna, zure neurriz gaineko maitasuna eta gure Ahizpen, gure familien eta konta ezin ahalako lagun zintzoen maitasun eta laguntzai esker bizi izan dogu, gure bokazino-bidekolagun eurak izan doguz-ta".

Eukaristi ospakizuna burutu ondoren, mahi inguruan alkartu ginan, bazkalondoa jai giro gozo eta luze batez osatuz.

AGURRA - OSPAKIZUNAREN AMAIERA

Fatima, Kontze, Begoņa, Pilar
laukotearen izenak,
Jaunak noraino jaso dituan
munduarentzat azkenak.
Harrigarriak egin ohi ditu
Jaungoikoaren ahalmenak,
Mariarekin bat eginda gaur
Jainkoari goralpenak,
eta laukote maite honeri
gaur txalorik beroenak.

Ospakizun honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

OHARRA

Hona hemen, (alboko artxibo bakoitzean), Ospakizun horretako atal bete-betea eta pertsonala. Halako “alkarrizketa” antzeko bat izan zan meza-emoilearen eta Ahizpa bakoitzaren artean, euren TESTIGANTZA PERTSONALA eskeiniz. Entzundako moduan eskeintzen deutsuegu. Jaso daiguzan eta isilean gorde bihotzean. ESKERRAK zuen testigantzagaitik.

- Begoņa

- Fatima

- Kontze

- Pilar

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue