bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

Gurutzeko San Pauloren jaia - 2014

Data: 2014 / 10 / 28

Pasa dan 2014ko urriaren 19an, senitarte giroko gertaera batek batu zituen Orue-Eubako Pasiotar Alkartea, Parrokiako kristinau jentea eta Alkartearen ekintzetan eta hainbat lan arazoetan alkarlanean jokatzen dauen jente batzuek.

Orue-Eubako Pasiotar Alkartearen senitarte giroko jazoera bat, Parrokiako kristau jenteagaz eta Alkartearen ekintzetan eta hainbat lan arazoetan alkarlanean jokatzen daben batzuekaz. Adiskidetasunezko giro goxoan. Eukaristiako ospakizunean alkartuta, musika eta abesti ederrez gozatuz, baita geroago mahaikide ugariz eta anaikorrez osotuz.

Domekako Eukaristia jaigiro alaian ospatu genduan, Gurutzeko San Pauloren irudia goralduz, Pasiotarren sortzailea danez eta gaur ere baliozko dan bere mezua eta Misinoa azpimarkatuz. Horrez gainera, DOMUND Eguna zan, eta bere misiolari alderdia eta bertako ekintza eta bere ekintzazko solidaritza sendoa aurrean jarriz.

Eta egunak eta jai bereziak merezi ebenez, ospakizun bizia izan zan, Orue-Eubako Parrokiako Koruari eta Gasteizko “ARANTZABELAKO”, izen bereko ikastolako umeen guraso eta irakasleak sortutako Abesbatzari esker, guztiongan ahogozo asegarria dastatzera emonez.

Eukaristiako ospakizunaren ondoren, “Arantzabelako Abesbatzaren” ekitaldia eskeini euskuen, euskal giroko abesti ederrez osotua, baita Gasteiz eta Araba aldeko banaka bat tartekatuz. Zoragarrizko “bitxia” halako ospakizunaren goralgarritzat.

Kontzertuaren ondoren, partekide guzientzat luntxa izan genduan. Sekulako giro gozo eta alaian. Merezi izan eban!

Pasiotar Alkartearen jatokian anaiarteko bazkari ederra izan genduan, Alkartearen eta bere hurreko lankideen arteko hartemonak sendotuz, ospakizun esanguratsu honen bidez.

ESKERRAK guztioi zuen laguntzagaitik eta Gurutzeko San Paulok, orain arte lez, bedeinkatu gaizala ospakizun honetan parte hartu eta gozatu genduan guztiok. Benetan ospakizun xumea baina anaikorra. Eskerrik asko!

Ospakizun honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue