bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Pasiotar Ahizpen 2. mendeurrena

Data: 2015 / 03 / 27

San Paulo Gurutzekoaren Pasiotar Ahizpak. Sortu zaneko 2. mendeurrena (1815-2015)

Pasiotar Familia zoriontsu sentitzen da. Oraingoz, San Paulo Gurutzekoaren PASIOTAR AHIZPAK dirala-eta.

Eurak dira sortu ziraneko 200. urtea betetzen dabenak (1815-2015): hainbeste gorabeheraz beteriko HISTORIA oso bat gogoratuz, batez ere, euren zerbitzu gozo eta emonkorra, askotariko ekintzaz munduaren zabal luzean.

Hona hemen, ospakizun hau dala-eta, Nagusi Jeneralak bere Ahizpai zuzendutako “KONGREGAZIOARI MEZUA” (hor eskeintzen deutsuegu triptikoa gazteleraz). Gogoko egin jaku proposatzen deuskuna, baita ere pozik onartzen dogu, urtean zehar (2015ko martiaren 15tik 2016ko martiaren 17ra) burutuko dabezan OSPAKETAK.

Gure zorionik beroenak FAMILIARI, era berean bihotzez zorionak Ahizpakaz batera ospakizun horreetan parte hartuko daben ADISKIDEAI.

Ospakizun honen eraginez, Mendeurren zoriontsua eta barrikuntza onuragarria opa deutsueguz.

OHARRA: Albiste gehiago ezagutzea, Pasiotar Ahizpen ekintzak jarraitzea edo ospakizun honen argazkiak ikustea nahi dozuenoi, beraien webgunera (italieraz) joateko aukera eskaintzen deutsuegu. Horretarako sakatu HEMEN.

2_Cent_HH_Pasionistas.doc

Mensaje_a_Congregacion.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue