bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Ilber Salcedo - Betiko Profesa

Data: 2015 / 03 / 30

"HEMEN NATOR ZURE NAHIA EGITEKO"

Ilber Alexánder Salcedo Velasquez c. p., Betiko Profesa

2015ko martiak 7 • Nekaldiaren Parrokia • San Felizisimo • Pasiotar Alkartea • Deustu-Bilbo(Bizkaia)

BIDE BATEKO GORABEHERAK

Ilber Alexánder Salcedo Velasquez 1988ko abuztuaren 10an jaio zan Zipaquirá-n, Colombia-ko udalerrian, Bogota-tik 48 kilometro ingurura dagoan Sabana Centro probintzian. Hiru anai ditu. Ilber da hiruretatik nagusia.

17 urteko zala, 2005an, Eleizbarrutiko seminarioan sartu zan. Baina bere eginezina ez zan baretu eleizbarrutiko seminarioko prozesuan. Erlijioso bizitza ezagutzen hasi zan. 2006ren erdian, Cajica-ko Pasiotar Alkartearen atean deitu eban.

2007ko otsailaren 11an Pasiotarren Postulantaduan sartu zan, beste bost lagunakaz batera. Bogotan hasi ebazan bere filosofia eta teologiako ikasketak.

2009. urtean ikasketak eten eta Nobiziaduko urtea hasi eban, Chasica-n (Perú). Eta urte betean Pasiotarren espiritualitatean gogo beroz bizi ondoren, 2010. urteko urtarrilaren 2an egin eban profesa.

Aurrera daroaz bere ikasketak, pastoraltzako lanakaz tartekatuz. Era berean, 2011. urtean hasitako Erizaintzako ikasketak 2013. urtean burutu ebazan.

2014. urtean Bilbo-ra, Deustu-ko Pasiotarren Alkartera bialdua izan zan, Probintziako gaixoen Egoitzara erlijioso Nagusi eta gaixoen erizain.

2015. urteko martiaren 7an BETIKO PROFESA ospatzen dau Pasiotarren Familiaren barruan. Bilbo-n, Deustu-ko Alkartean izan zan.

Gaurkoz egoitzako erlijiosoen erizaintzaren arduradun da, aurretiaz eurak misiolari lez Colombia-ko hainbat lurraldeetan euren bizitzako urterik onenak emon ebezanak lez.

Alkarteko Erizaintzagaz batera Bilbo-ko Eleizbarrutian Etorkinen aldeko Pastoraltzan alkarlanean partekide da.


GURE AGURRA ETA… ZORINAK

Bidean webgunetik eta bere hurreko lagunakaz bat eginda, bihotzez gure ZORION AGURRA bialtzen deutsogu eta beragaz pozten gara, bere bizitzarako BEDEINKAPEN berezi bat eskatuz, oraindik gaztea izanik, ABENTURA zoragarri eta esanguratsuetara zabalik. ZORIONAK, Ilber!


Ospakizun honetako argazki batzuk ikustea nahi izanez gero, >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue