bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

Amorebieta: ERLIJIOSA eta ERLIJIOSOEN topaketa

Data: 2015 / 05 / 19

Aurten BIZITZA SAGARATUAREN URTEA ospatzen dogula ta, Amorebieta-Etxanoko erlijioso alkarte ezbardinak alkartzeko aukera aprobetxatu dogu.

Horretara bultzatzen gaitu Erromako Aita Frantziskok bere gutunean: “Ordena ezbardinetako alkarteen arteko topaketa batzuk antolatzeko, alkar ezagutu eta alkarren arteko karismak sendotu eta aberasteko aukera izan daitekela”.

Konbite hau aintzat hartuz, maiatzaren 9an, Karmelitak eta Pasionistak (bost alkarte txiki gara), Zornotzako Ahizpa Karmeliten eleizan alkartu ginan; 21 erlijioso-a eta parrokiako Abade biak. Eguneko bezperak errezatu genduzan.

Gogoeta Santa Teresari buruz izan zan bere jaiotzako 500gn urtea dala ta; benetako “ur bizia” dagoen iturria bilatu eta hara joateko deia luzatu jakun.

Jai giro ederrean, Ahizpak prestaturiko luntxa izan genduan.

Lehenengoa egin dogu, baina zerbait gehiago egiteko ideia eta gogoa ere agertu ziran: urtean zehar eleiz arduraz diharduen laikoekin (batez ere, Pastoral barruti honetan erlijiosoen inguruan dabiltzan laikoen Mobimentuetako laikoekin) antzerako otoitzaldi edo topaketaren bat antolatzeko. Gogoan izatekoa da.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue