bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

PASIOTAR LAGUNAK: 2015eko Topaketa

Data: 2015 / 07 / 09

2015eko ekainaren 20a: "Pasiotar Lagunak" Angoston alkartu ziran.

Ekainaren 20an, Gabiria, Euba, Angosto, Tafalla, Urretxu…. eta beste leku batzuetatik pasatutako “PASIOTAR LAGUNEN” batzarra, egun pasa izan dogu. Goizeko 11ak aldera, berrogeita hamar bat alkartu gara Angostoko plazan. Aterpetxera hurreratu eta hamaiketakoa egin dogu.

Ondoren Eleizara joan gara otoitzalditxo bat egitera. Hemen, danon artean LANDARATXO bat, korosti bat, landatu dogu; danok parte hartu dogu eskukada bete lur botaz. Landaratxo hau, “Pasiotar lagunen” alkarte hau, danon artean zaintzeko konpromisoa hartu dogu.

Argazki erakusketa bat ere izan dogu (Eskerrik asko Jose Antonio Urteaga!) eta inguruaz gozatzeko eta kontu zaharrak eguneratzeko denpora. Bazkaria primeran eta bazkalondoa prisa bakoa. Egun eder bat pasatu dogu. Hurrengoa, sorrerako 60gn urtea dala-ta, Orue-Euban tokatzen jaku; 2016an izango da.

Hona hemen Angoston egondako baten testigantza: “Egun osoa ondo joan dala deritzot nik neuk be. Holango egunek horretarako aprobetxatu behar dira: lagunartean barriketan egiteko. Prisa barik. Gustura egon gara! …”.

Jabier Armendarizi ESKERRAK emon deutsodaz bere agurrean ikasle ohiak benetan Pasiotarren Familiako kidetzat hartu gaitualako. Gitxi gora-behera nik jaso izan dodan mezua eta nire kautan oso inportantea: “...En aquellos tiempos, cuando algunos salían (?) de la Institución Pasionista, se abandonaba cada uno a su suerte, desmembrado... ¡y no lo hicimos bien! Todos seguimos siendo miembros de la Familia Pasionista...”. ESKERRIK ASKO, Jabier.

Topaketako honetako erretratu batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue