bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

2015-09-12: Pasiotarren Lagunak

Data: 2015 / 09 / 26

2015eto irailaren 12an ospatutako PASIOTAR LAGUNEN Kultur Elkartearen AGIRIA.

Orue-Eubako Ikasle Ohien Alkartearen azken batzarreko AGIRIA eskuartera heldu jaku. Eta, gure partetik, eskerrik beroenak gugana jo dozuelako bere zabalkunderako. Era berean, gure “komunikabide” hau eskeintzen deutsuegu erabili ahal dagizuen gure webgune honen dinamikaren barruan.

Agiri horren laburpena egin dogu: alde batetik ANGOSTON oraintsu ospatutako TOPAKETAREN ebaluaketa, joan dan ekainean; eta, bestetik, PROPOSAMEN barri bat: Euba-Orueko Seminarioa martxan jarri zaneko 60. Urteurrenaren ospakizuna; zalantza barik, hainbeste on egindakoa.

Gure webgunera hurreratzen danen batek “txokotxo” hau, -gutariko askorentzat gogo-gogokoa-, gehiago ezagutu gura baleu, gogoan hartu ohartxo hau: Webgune honetan, Orue-Eubako sailean, hainbeste baliabide aurkitu ahal izango dozuez, bai idatziz edota Aurkezpen eran (Powerpoint).

Gure agurrik anaikorrena eta gure eskerrona hemen gaur eskeintzen doguzan datuak eskeini deuskuzan Batzordeari.

Eta amaitu baino lehen, horra gure telefonoaren zenbakia eta Alkarteko Arduradunaren izena, informazio zuzena eta pertsonala gura izan ezkero: Jabi Jaio; telefonoa: 656 28 21 62.

2015-09-12_Acta.doc

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue