bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Ahizpa Pasiotarren XIII. Kapitulu Probintziala

Data: 2015 / 10 / 02

Ahizpa Pasiotarren XIII. Kapitulu Probintziala. Espainia eta Portugal. 2015eko urriaren 9tik 11ra. Leloa: "Bidean... samaritar bat kalean".

Aurtengo martxoan, albiste barri on bat eskeintzen geuntsuen: San Paulo Gurutzekoaren Ahizpa Pasiotarren Kongregazinoa sortu ziraneko 2. Mendeurrenaren ospakizuna. Hori guztiontzat pozgarri izan zan eta zoriontzekoa.

Gaurko honetan, beste albiste esanguratsu bat ere eskeintzen deuskue Ahizpa Pasiotarrok: PROBINTZIAKO KAPITULUAREN ospakizuna. Izan ere, erlijiosen bizitzarako goi-mailako topaketa esanguratsua da. Seguru asko, Ahizpak giro horretan ospatuko dabe, eta guk ere eurakaz bat egiten dogu.

“Bidean” webgunetik gure adiskide guztiak konbidatzen zaituegu ospakizun hau gogoan izan dagizuen eta Familia honenganako hurtasunez. Jesusen Espiritua izan dagiela lagun ospakizun berezi honetan.

Gaurkoz, eurak bialdutako MATERIAL xume hau eskeintzen deutsuegu ondoren etorriko diran guztien aurrekari lez:

- KAPITULUAREN AURKEZPENA, bere goiburu eta datu xume batzuk lagun.

- Eta ospakizun berezi batera KONBIDAPEN eta guzti, jakina, Kapitulu ondoren, Familiaren bizitza eta historiaren 200. urteurrena dala-eta. Eta horrez gainera, Familiako Ahizpa batzuen profesako 25 eta 50 urtemugak ospatzeko.

Gure zorionik beroena ospakizun pozgarri eta zoragarri hauengaitik. Guztiak ONDO BAINO HOBETO urten deizuela, eta ospatu ondoren, ospakizunaren berri zehatza jasoko dozue. Zuen barrien zain gelditzen gara.

XIII_Cap_Prov-Provincia_Inmaculada.doc

HH_Pasionistas-Cap_Prov-Invitacion.doc

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue