bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

2015 Pasiotar erlijiosoen topaketa

Data: 2015 / 10 / 09

2015eko irailaren 21etik 23ra, Peñafielen, Pasiotar erlijiosoak topaketa egin zuten.

Alderdi Iberikoan, hiru Probintzi izandakoak, bat egin gara. Gure artean ezagutzen joateko, egun berezi batzuk antolatzen doguz, batez be Asanblada eta “egun-pasak”. Azkenengoa Peñafiel eta Ávilan izan dogu. Irailaren 21ean, Elkarte ezberdinetako 42 erlijioso, Peñafielen alkartu ginan. Elkar ezagutzen joateko, dinamika batekin hasi ginan; ondoren, otoitz alditxo bat, atsedena eta afaria.

Hurrengo egunean, Avilara joan ginan autobusean. “Edades del hombre” ikusi eta, Concepcionistan eleizan, otoitzaldia, Santa Teresa eta Paulo Kurutzekoa gogoan izanik.

Alkarrekin bazkaldu eta afaltzeko barriro ere Peñafielera.

Konbibentzia oso ondo prestatuta, danok gustura eta hartuemonak sendotzeko aukera ederra. Eskerrikasko antolatzaileei eta parte hartu dogun guztioi.

Topaketako honetako erretratu batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue