bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Ahizpa Pasiotarrak: : Kapitulu Probintziala eta ospakizunak

Data: 2015 / 10 / 22

XIII. Kapitulu Probintziala. Probintzial berria eta Kontseilua. Urrezko eta Zilarrezko Ezteien ospakizunak.

Joan dan urriaren hasieran, San Paulo Gurutzekoaren AHIZPA PASIOTARRAK ospatuko zuten Probintziako Kapituluaren barri emon geuntsuen. Gaur ospakizun horren zehaztasunak zuekaz konpartitzea gura dogu, gure webgune (bidean.net) honetako Adiskideoi.

Eta, egin ere, gustura egiten dogu. Eta ez gero topaketa horretan bizi izan dogunaren LABURPENTXO bat; Erlijiosoentzat holako jazoera batek daukan garrantzia gogotan hartuta, orduan bizi izandako zertzelada banaka bat ere bai, eta baita bestelako ospakizun berezi baizen eder batzuk ere.

Ospakizunaren LABURPEN bat bialdu deuskue eta berau eskeintzen deutsuegu, holan guztiok gero eta gehiago bat egin daigun FAMILIA honen pozetan. Guk aukera berezia izan dogu Ospakizun berezi eta esanguratsu batzuetan partekide izateko, eta hauxe da orain zuenganaino helduazo gura doguna, hor poztasun haundiz bizi izan doguna Pasiotar Familiagaz batera.

Gure ZORIONIK beroenak Ahizpa Pasiotarrei bizi eta ospatu daben guztiagaitik, eta bultzakadarik gozoena ondorengo urteetan Alkarteak gidatzeko MISIOA hartu dabenei, izango dituen ERRONKA barriei erantzuteko orduan.

Jaungoikoak bedeinkatu dagizala Ahizpa Pasiotarrak euren ibilbidearen aldi barri honetan.

Topaketako hauetako erretratu batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

HHnas_Pasionistas-Informaciones.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue