bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Pasioko parrokiaren 50. urteurrenaren ospakizuna

Data: 2015 / 10 / 27

Ospakizunaren laburpena eta erretratu batzuk.

Atsegin haundiz konpartidu genduan zuok guztiokaz ospakizun hori, -benetan polita eta ederra- PASINOKO PARROKIAREN 50. urteurrena (San Pelitsisimo), Deustuko Pasiotarren ardurapean (Bilbo). Ziur gagoz zuetariko batek eta bik baino gehiagok izan zenduen ospakizun horretan parte hartzeko aukerea urriaren 4an. Gu ere han izan ginan eta OSPAKIZUN jai horretan PARTAIDE izateko aukera zoragarria izan genduan. ESKERRAK guztiagaitik.

Ospakizun horren LABURPEN bat jaso dogu, baita horren inguruan urtean zehar izan diran bestelako ekintza batzuena ere. Horrez gainera, ospakizun horretako ARGAZKI pila bialdu deuskue. Jakina, guztietatik aukeraketa bat egin dogu, baina “jatorrizkoak” ondo gordeta daukaguz, norbaiti interesatzen bajakoz ere.

Gaurkoz LABURPENA ta ARGAZKIEN aukeraketa bat. Barriren barri gure ZORIONAK eta ESKERRONIK beroenak, material hau bialtzeko bihotz zabala izan dozuenoi, Bidean.net webguneko Adiskide guztiei eskeini ahal izateko.

Esanda gelditzen da komunikabide hau erabili daikezuela agertzen jatzuezan ospakizunetarako. ESKERRIK ASKO aintzat hartzen gaituzuelako.

Ospakizun honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

50_anos_Parroquia-Comunicacion.doc

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue