bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Ilber Alexander Salcedoren Diakonotza

Data: 2015 / 11 / 27

Azaroaren 21ean, Andra Mariaren Aurkezpena jaiaren barruan, Deustuko Parrokian, DIAKONOTZA ORDENAZIOA jaso dau.

2015ko martxoaren 7an alkarregaz ospatu genduanez, Deustuko Pasinoko Parrokian (San Felitzisimon) ILBER ALEXANDER SALCEDO Pasiotar erlijiosoak BEHIN BETIKO PROFESA egin eban; jaiotzez Kolonbiarra eta azkenaldian hemen Deustun dagoana inguruko Pasiotar erlijioso gaixoen zerbitzura.

Gaur Bidean webguneko Adiskideekaz batera ospatzen dogu erlijioso beraren DIAKONOTZA ORDENAZIOA, Pasiotar Familian eragin haundia dauan Andra Mariaren Aurkezpena jaiaren barruan, Deustuko Parrokia berean.

ONIK HAUNDIENA opatuz eta... ZORIONIK beroenak emonez.

Bidean.net webguneko beso maitekor eta zabalean zehar beioa Familia honegaz hartuemonean bizi diran anai-arreba guztien bihotzeko ZORIONAK, bere bizitzako pausu barri honetan; eta gure uste onak lagunduz, zure ekintzarik ugari eta emonkorrenak indarrean jarri daizuzala bai Eleizaren eta bai Pasiotar Familiaren alde. ZORIONAK, Ilber!

Diaconado-ILBER_SALCEDO.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue