bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

BIDEAN... bidean doa

Data: 2015 / 12 / 11

Argibide honek HELBURU xume bat dauka, baina bizi-bizia: gure webgunearen “aurrera-bidea” begi argiz ikusten dozuenokaz KONPARTITZEA.

Ez dauka, inundik inora ere, helburutzat “hemen gara gu” agertzea. Bai zera! Hauxe besterik ez, “Bidean” webgunearen inguruan Familia bat osotzen dogunoi eragiten deuskun zerbait KONPARTITZEA.

Egun honeetan beteten dira 10 urte BIDE honen “abentura” hasi genduala. Ordutik, webgune mundua asko aldatu da, egiten ziran eskeintzetan, batez ere. Orduantxe bertan, guk klabe jakin batzuen barruan KOKATU ginan: gaztelaniaz eta euskeraz (Bizkaieraz eta Batueraz); baliabide egokiak sortuz, gure ustez; Jaunaren Berbea, bere ulermen eta guzti, oinarritzat hartuta; otoitz-bizitzarako aukerak eskeiniz geure kultur giroan; eta, hori dana, gaur eta hemen kristau konpromiso baterako eragingarri lez.

Hauxe izan da gure ahalegina hasieratik. Eta, gainera, bide bardinetik jarraitzeko gogo beroz gagoz: DOHANTASUN osoz jarraitu gura dogu (hauxe izan da hasieratik gure webgunearen jokabidea); baina gure aldetiko AHALEGIN OSOA ipiniaz, gure eskeintza LAGUNGARRI izan dakizuen gure materialak erabileran zuen lanbiderako, bai pastoral eta bai katekesia eta ospakizun jardunaldietan.

Horregaitik, gaur EGIAZKO DATU batzuk eskeini gura deutsueguz, orain arte EGINDAKO BIDEA erakutsiz, zuekaz batera egindako bidea. Gogoetarako datuak izan daitekez eta, era batera, “abentura” honen muineko konpromesuak BARRIZTATZERA eroango gaitue, “Bidean” webgunera, hain zuzen. Hauxe da eskeintzen doguna, apaltasunez, ALBOKO ARTXIBOAN.

ESKERRIK ASKO guztioi, eta Biziaren Jaungoikoak emon deiskula BIZIA eskeintzen jarraitzeko oparia eta “BIDEA EGITEN JARRAITZEKO”... aukerea. Azken baten, hauxe esan gura dau “Bidean” = “Bidean”.

2014-2015-Resumen_web.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue