bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

II. Kapitulu Probintziala SCOR

Data: 2017 / 06 / 07

Panama 2017: Jesukristo maitasun pasinoa

Gure Pasiotar izatea sakon joateko, SCOR deritzan Probintziak (Euskadi, Espainia eta Hegoamerika), Ekainaren 19tik 30ra, geure 2gn Kapitulu Probintziala izando dogu.

Orain dala 4 urte, Perun izan genduan lehen Kapitulua eta oraingoan ere, Hegoamerikan egitea erabaki dogu: PANAMAN izango da kasu honetan.

Panamako Kapitulua, gure gaurko Pasiotar IZATEAZ jabetu eta BIDE BARRIAK bilatzeko graziazko denpora izango dala uste dogu. Jarraipenaren deia entzun eta erantzuten jarraitu. Honek, ORAINA konfiantzaz bizitzera eta GEROA itxaropenez begiratzera eroango gaitu. Gure bizitza eta misinoa gaurkotzen joan behar gara.

“JESUKRISTO MAITASUN PASINOA”: Kurutzeratuak beragan konfiantza ipintera eta bere maitasunari erantzutera dei egiten deusku.

Batzarkideen nundik-norakoak:

1. Batzar honetan parte hartuko dabenak toki ezbardinetatik alkartzen dira. Hona hemen detaile batzuk, Kapituloan parte hartuko dabenak nundik doazan ikusteko:

- 2 Erromatik: Jenerala eta Kontsejari bat
- 6 Oraingo Probintzia-buruko kideak
- 3 Hezitzaileak: nobizioen Maixua eta gazteen laguntzaile bi
- 22 Aukeratutako ordezkariak
- 9 konbidatuak (arrazoi ezbardinak)
- 2 Kongregazinoko begirale bi.

2. Hona hemen Kapituluan parte hartzen daben Erlijiosoen jatorriak eta nazinoak:

- Erromatik: Aita Jenerala eta Kontsejari bat
- Bolivia
- Chile
- Peru
- Espainia
- Colombia
- Ecuador
- Panama
- Venezuela
- Cuba
- Guatemala
- El Salvador
- Honduras
- Mexico.

Jesusen Espirituak lagundu gaizala Pasiotar Familia lez bizitzen eta Kurutzeratuaren testigu izaten gaur eta hemen, gagozan nazino guztietan. Anaitasunean eta otoitzean bat egiten dogu.

Oharra: Kapituluko BARRIAK jakiteko, hara hemen toki bi eta zuzenbideak:

- WORDPRESS

- BLOGSPOT

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue