bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

2017 BIZIAN GORA ARANTZAZUN

Data: 2017 / 06 / 22

Maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, Arantzazuko “txokoan”, 30 lagunek han bizi izan genduan ESPERIENTZIA ZORAGARRIA izan da.

Bai, jaunak, BIZIAN GORAko anai-arreba nagusiak ez dagoz geldi. Barrua bero sentitzean, sarri egarri. Eta horretarako mendi goietako iturri freskagarri gozoetan edan behar.

Edan… bai gustura edan ere! Han bizi izandako kristau esperientzia ez da diruz ez bestelakoz ordaintzen. Jesus gure Lagun haundiak emoten dauan betekadea ez daike beste inok emon.

Maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, Arantzazuko “txokoan”, 30 lagunek han bizi izan genduan ESPERIENTZIA ZORAGARRIA izan da. Bertan sarri geure artean erabiltako garautxo gozo batzuk eskeintzen deutsuguz: “Lehenago hau jakin izan baneu…”, “Gure parrokietan jubilatuak honen barri jasoko balebe…”.

Eskerrak emonez, kanta eta kanta jardun dogu: “MAITATUA NAZ! MAITATZEKO NAZ! MAITE ZAITUT”. Hiru txorta bedeinkatu honeetan batu genduan dana: “Uste genduan baino maitegago gaitu Jesus Jaunak”; “Uste genduan baino askoz gehiago balio dogu”; “Uste genduan baino gehiago ahal dogu”. Bai dala egi haundia honako hau: “Zahartzea beharrezkoa da, baina haztea borondatezkoa”.

BIZIAN GORA hauxe da: gorputzez beherantza goazen orduan, barruz eta espirituz gorantza egitea. Hau bai dala doango loteria, maitezko miraria!

OHARRAK:

Topaketako honetako erretratu batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

BIZIAN GORAko blogean dauden erretratuak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue