bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

2017 - Alkarlaguntza

Data: 2017 / 06 / 26

BIZIAN GORAk holan osotzen eta ospatzen dau bere urteroko egun haundia.

Bai, “ALKARLAGUNTZA”, hauxe da Jesusek Aitagandik ekarri deuskun salbamen bidea eta Jesusek egindako eta agindutako jarraibidea. Izen eder honi erantzutea da BIZIAN GORA Eleiz Mobimentuaren eginbeharra. Jaungoikoa Bera ere holakoren bat da, antza: Hirutan bat, maitasunezko batasuna. Hauxe da Jesusen egintza eta irakatsi guztien muina.

BIZIAN GORAk ere holan osotzen eta ospatzen dau bere urteroko egun haundia. Aurten ehun eta hogeita hamar inguru izan gara, eta beste hainbeste gaixoz edo etorri ezinean gelditu diranak.

Bezperatik zelango ahaleginak Juntakoak eta beste lagun zintzo batzuk eleizea lorez eta dotorez janzten! Goizeko hamaikak aldera handikoz-hemendikoz bete zan. Urte guztiko ahaleginak eta lortutako frutuak eskeini geuntsazan Jaunari, Ama Maria lagun hartuta. Ordu betetik gora jardun ginan kantu eta otoitz, eta jentea ezin aspertu. 30 lagunek gitxienez parte hartu eben beste guztien izenean.

Eta Eukaristia mahaikoa hain gozo betegarri izan bazan, Lauaxeta Ikastolako jantokian a zelango mahaikadea! Ondorengo kantualdia eta barriketaldia ez zan izan gitxiagorako. Nahiko ardura haginai euren lekuan eusten be… Kurtsoa guztiak ondu dabela ta pozik. Izan be, ez da erreza bakotxaren ahaleginak neurtzen. Dana dala, datorren urtean hobeak izateko asmotan amaitu genduan eguna. Benetan gero…!

Hor dozuz egun horretako argazki pila bat. Zeu ere hortxe zagoz, belarri eta guzti. Ja… ja… jai…

OHARRAK:

Topaketako honetako erretratu batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

BIZIAN GORAko blogean dauden erretratuak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue