bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

2017 - LOURDES… LOURDES… LOURDES…

Data: 2017 / 06 / 27

Lourdesen egon gara ekainaren 23tik-25-ra.

Zenbagarrena aurten? Jarraian zeuk kontau berrogeitik gora… Batek baino gehiagok esango dozue: horrenbeste barik be… Bai gero? Amagana joateko txanda noiz amaitzen da?

Eta urtero gero eta pozago. Amaganako hartuemon samurraren txanda noiz amaitzen da? Umekeria dala? Ala umetasuna? Jesus bere Semeak Ebanjelioa umeentzat eta antzekoentzat dala dinosku ta…

Dana dala, gu behintzat pozarren ibili gara Lourdesko Amaren inguruan ekainaren 23tik-25-ra. Aurten be “sekretutxo” bat euki dogu ospatzeko: Ama Mariaren bizitzako “KURUTZE-BIDEA”. Egin al dozu inoiz? A zelango erakutsiak Amaren aldetik!

Honeek dira gure aurtengo Lourdesko “oroigarriak”. Ez al dira izango ate-ostean eskegita eukiteko. Merkeak baizen osasungarriak. Eskerrik asko Lourdesko Ama! Eta… datorren urtera arte, Jainkoak lagun. Badogu bitartean zer egin…

OHARRAK:

Topaketako honetako erretratu batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

BIZIAN GORAko blogean dauden erretratuak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue