bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

II. Kapitulu Probintziala SCOR - Panama

Data: 2017 / 07 / 10

Zuekaz KONPARTIDU gura doguz hain berezia dan gertaera honen “zehaztasun” banaka bat.

Panaman, 2017ko ekainaren 19tik 29ra

Hilaren hasieran, gertaera honen barri xumea emon geuntsuen eta, gaur, zuekaz KONPARTIDU gura doguz berezi baizen esanguratsu dan gertaera honen “zehaztasun” banaka bat.

Izan ere, oraingo honetan badogu lekuko zuzen eta hurrekoa. Gure adiskide eta lankide zintzoa, Jabi Jaio; bera egon da Panaman, Kapituluko kide lez. Eta… jakina ba, 13 nazinoetako erlijioso anai eta lagunakaz batera, gertaera horretako unerik garrantzitsuenak batu eta eskeni deuskuz (13 nazinoetan lanean diharduen anaien arteko Kapitulua izan da).

Hona hemen laburpena. Ekarpen gehiago eskuratzen bajaku, gustura eskeiniko deutsueguz.

Bestetan lez, argazki banaka bat be hor doaz; gehienontzat esanguratsuenak aukeratu doguz. Horrez gainera, LOTURA bi eskeintzen deutsueguz. Han aurkitu ahal izango dozuez gehiago.

Asko poztuten gaitu geure anai PASIOTARREN gertaera honek eta emaitz on eta ugari jaso dagiezala opa deutsuegue. Pake eta poz!

OHARRAK:

Laburpena irakurri edo behera jaisteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Topaketako honetako erretratu batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Kapituluko erretratuak behera jaisteko:

- >>>sakatu HEMEN<<<.

- >>>eta sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue