bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

Omenaldi berezia eta biotzondokoa

Data: 2018 / 04 / 27

Karmelo Etxenagusiaren Saria Jose Angel Ubieta, Begońa Andonegi eta Aita Martzel Andrinuarentzat.

Omenaldi samur eta ondo merezia ospatu genduan apirilaren 13an, barikuan “FEDEA ETA KULTURAREN ARTEKO ALKARRIZKETA”, Eleizbarrutiko Kultura Erakunde Mahaiak eratutako Jardunaldi berezi baten barruan; bertan egunean zehar, osagarri batzuek izan ziran Museo Sakratuaren eta Gizakundeko Eleizearen ingurunean.

Aparteko une bat bizi izan genduan arratsaldean: “Karmelo Etxenagusia ohorezko aitamena”. Ehundaka lagun batu ziran bertan. Emoziozko omenaldi hau Jose Angel Ubieta, Begońa Andonegi eta Aita Martzel Andrinua lagunen alde izan zan. Eurotariko bakoitzak, -ekarpen ederra benetan-, fede eta kulturaren esparruan lortutakoa. Zalantza barik, hiru lagun honeek eskeindu euskuen zirraraz eta oroimenez beteriko unea izan zan eurakaz alkartu ginan guztiontzat. Bakoitzak arlo honetan Eleizbarrutiaren esparru bikoitz horren barruan egindako ekarpenen laburpen bat eskeindu eban.

Hur-hurretik eta Bidean.net webgunetik agertzen dogun poz pil-pila oso berezia eta bihotzondoa izan zan. Hor dago gure anai, lagun eta adiskide Aita Martzel, Eleizebarrutian han-hemen jorratu eta landutako arloak eta euskeraren alde egindako ekarpenak aldean dituala; baita gure webgunearen alde egindako ekarpen ikaragarria eskeinduz. Hemen euki dogu ondoan hasieratik jo ta ke gure ekintza honetan, eta, horrez gainera, gaurkoz bere laguntza beharrezko egiten jaku. Beragaz buztarri baten lan egiten dogunok autortzen dogu, eta gogo argiz eta bihotz beroz dinotsogu: Eskerrik asko.

Horra garbi esanda, zenbateraino izan dan urte askotan bere etenbako jardunaldia Eleizbarrutiaren, Pasiotar Familiaren, Euskal gizartearen eta bere kulturaren alde; horrez gainera, -pozik eta gustura dinogu-, Bidean.net gure webgunearen alde bere laguntza gogoangarria da. Horregaitik, gure zorionak, gure eskerrona, bihotzondoko maitasun besarkadaz emonda.

ZORIONAK, Martzel, eta MILA ESKER!


OHARRA:

Hemen eskeintzen doguz TOPAKETA horretan erabilitako MATERIAL batzuk.

1. Mario Iceta gotzainaren eta aurkezleen AGURRA ezagutzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

2. Aita Martzelen TESTIGANTZA irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

3. Ospakizunaren BIDEOA ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

4. Ekitaldiko argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue