bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

2006KO LAUAXETA SARIA Orueko pasionisten alkarteari

Data: 2006 / 11 / 16

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere Kulturako Sailaren bitartez 2006ko Lauaxeta Saria Orueko Pasinonisten Alkarteari emotea erabaki dau.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Kultura Sailaren bidez, euskerearen —batez be bizkaierearen— erabilerearen sustapena, zabalkundea eta normalizazinoa ditu helburuen artean.

Euskerea gizartearen eremu guztietara zabaltzeko ahaleginetan, ezinbestekotzat joten da gizartean bertan jardutea, euskereak gizartea bera dau-eta garapena lortzeko berezko esparrua.

Hori gogoan izanda, egokitzat hartu zan «Lauaxeta Saria» sortzea, hain zuzen be, Bizkaian euskerearen sustapenaren, zabalkundearen eta normalizazinoaren alde ahalegindu eta aparteko lana egin daben pertsona fisikoei edo juridikoei, irabaziak lortzeko asmorik bako kolektiboei edo taldeei ohorezko ezaugarri modura Bizkaiko Foru Aldundiak eskeintzen deutsen esker on eta aitorpen publikoaren sinbolotzat.

Izaera sinbolikoko saria da, ez deutsielako saritutako pertsonei ezelako diru saririk ekarriko.

Holan, Kulturako Foru Sailaren urtarrilaren 27ko 533/2006 Foru Aginduaren bidez, «2006ko Lauaxeta Sariak» emoteko oinarriak onartu ziran. Horretarako izendatutako epaimahaia urriaren 6an batu zan eta, egindako proposamen bakarragaz ados egonda, epaimahai horrek 2006ko saria «Orue auzoko Pasionisten Alkartea»ri emotea proposatu dau.

Bizkaiko Foru Aldundia
Kulturako foru diputatua,
BELEN GREAVES BADILLO

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue