bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

A. MARTZELERI OMENALDIA

Data: 2007 / 06 / 13

Aita Martzeleri omenaldi bat egin zaio Euban pasa den Ekainaren 9an bere azken liburua “Aita Martzel Bertsolari” aurkezten zelarik.

Ekitaldia mezarekin hasi zan, auditoriumean testigantza batzuekin jarraituz. Liburu barria banatu zan eta lagunarteko luntxa izan genduan. Hainbat pertsona alkartu ginan, batez be “Bizian Gora”ko kideak.


“Aita Martzelen bitartez, batez be, hamaikatxo bertso eder entzun izan da, eta gaur be entzuten da, gure eleizetan, plazetan, batzarretan, irratietan…” (Karmelo Etxenagusia)


“Aita Martzelek itzelezko bultzadea emon deutso BIZIAN GORA deritxon kristau alkartasunari. “Vida Ascendente” izeneko mugimendu ezagun hori euskeratu eta euskaldundu egin dau, eta parrokia askotan sortu dira adinekoen taldeak, euren fedea aberasteko, sakontzeko eta gaurkotzeko gogo berotan…”


“Aita Martzel lagun-mina dot. Gizon gozoa: umoretsua eta atsegina” (Andoni Olea)


"Aita Martzelek birziklatzearen, gaurkotzearen eta baliozko ekintza bihurtzekoaren aldeko izan da eta bai fruitu ederrak lortu be lortu dauz. Mañariko eta Izurtzako parrokietan honango honeek berreskuratu eta bizibarritu ebazan: Ohitura zahar batzuk: Santa Ageda abestea, ermitetako jaiei bizitasuna emotea, dantza taldea sortzea, Erregeen jaia berreskuratzea, euren mezua eta ikustaldia adinekoen eta gaixoen etxeetara zabalduz" (Mª Angeles Angoitia)


"Hauxe izan da bere betiko aukerea: txikia, behartsua, gaixoa, edadetua... Horra hor nekazal inguruetako pastoraltza, adinekoen Bizian Gora kristau mogimendua, egoitzetako gaixoak. Hori guztiori da landu eta Ebanjelioko haziz aberastu dauan lurra" (Mila eta Mª Angeles)


"Familiako harremanetan euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristau eta giza baloreetan oinarritzea mamitu dau" (Maria Biktoria Andrinua)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue