bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

A. GREGORIO ARRIENI OMENALDIA

Data: 2007 / 06 / 13

Eusko Ikaskuntzak gorazarre egin deutso Gregorio Arrieni, Donostian, ekainaren 8an. Eubako historialaria, euskal kulturaren eta euskararen “totema” dogu.

“Gerrako ume”en aita

Orueko pasiotarron etxeari buruzko liburua argitaratu barri dau: “Ikastetxe baten mende-erdia. Eubako pasiotarrak, 1956-2006”.

Eusko Ikaskuntzak omenaldia egin deutso Gregorio Arrieni (Kortezubi, 1936). Donostiako Miramar Jauregian izan da ekitaldia, "Euskal Herriko hezkuntzaren historia" jardunaldien amaiera egunean. Gregorio Arrien pasiotarra, Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Taldeko buru izan zan zortzi urtez, eta, bere bizitza osoan, buru-belarri ekin deutso euskara eta euskal kultura sustatzeari, baita Gerra Zibilaren ondoren lez erbesteratu ziranen izua ezagutarazteari ere.


Omenaldia

“Bai historiagile lez eta hainbat gazte taldeen irakasle lez, Eusko Ikaskuntzan eta Euskadiko hezkuntzan egin dauan guztiagaitik,Gregorio Arrien omendu nahi dogu gaur. Bizitzarako eta ikerketarako buru argia eta barruko indarra agertu izan dau beti. Beragaz hitz egitern dodan bakotxean beti botaten deust: zertan zabilze orain? Historia eta heziketa mailan beti zerbait barriaren bila edo beti nun zer aurkitu beharra.

Orue-Eubako ikasle-ohien esaldiak dinoan lez PERTSONA GARATUZ GIZARTEA ERAIKITZEN; horixe da Gregorioren giza-ekimen jokabidea. Eskerrik asko Gregorio”. (Jabier Granja)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue