Argibideak

ARGIBIDEAK atalak BIZI ESPERIENTZIAZ beteriko txokoa izan nahi du, eguneroko betebeharretan pertsonengan eta taldeengan gatza eta piperra izateko. Beraz, egoera eta errealitate bakoitzetik bizi esperientziak ekarriko ditugu, bizitzak dituen argia, ilusioak emateko erabateko gaitasuna eta, noski, galderak ere kontuan izanda.

Horregatik, ARGIBIDEen atal honetan honako hauek aurkituko dituzu:

1. Pasiotar familiaren GAUR EGUNGO BERRIAK, modu orokorrean edota Euskal Herriko eta Galiziako, Peruko edo Karibeko misioetako eta Orue-Eubako jarduerak zehaztuko ditugu.

2. BIZI TESTIGANTZAK: erlijiosoenak, laikoenak, beren taldeenak; baita Familia horretako oinarria duten zenbait “iritzi artikulu” ere.

3. Pasiotar familia presente ageri den eremuetan ABIAN DAUDEN EKINTZAK: pastoralak, baztertzearen kontrako ekintzak, misio ekintzak, gazte ekintzak…

4. Familiaren inguruko beste WEBGUNEAK, “Pasiotar munduko” edozein txokotara iristeko.

Txoko honetan gozatu eta PARTE HARTU ahal izan dezazula espero dugu. Zure bizitzako zerbait argibideen atal honetan azaltzea nahi baduzu, bidal iezaguzu, mesedez, eta kontuan izango dugu; eta, posible izanez gero, webgunean sartuko dugu.



 

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue