bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

 

Hemen zagoz : Sarrerea > Sustraiak > Aurkezpena

Aurkezpena

Agur eta erdi zuetako bakoitzari.

Berbatxo bi esan gura deutsuedaz. Barri ona komunikatu gura deutsuegu. Gure ustez, gustukoa izan daiteke: apostu barri bat daukagu, web gunea zabaldu gura dogu, pertsona, talde eta alkarte askori laguntzeko asmoz.

Web gune hau familia erlijioso baten barruan jaioten da; hau da, pasiotarren familian, eta, zehatz-mehatz, Orue auzoan. Baina laikoak eta pasiotarrok alkarrekin. Horretarako arrazoi oso sendoa daukagu: Oruen izatearen 50. urteurrena ospatzen dogu. Eta, ene, zenbat gertakizun izan dira denpora honetan!!!

Urte honeetan zehar, tontor honetan ekintza ugari eta bizi-biziak gertatu dira: Orueko parrokiako eta Bizkaiko beste herri askotako pastoral ekintza; gazte askoren prestakuntza eta Pasiotar barrien formakuntza; Lauaxeta ikatolako umetxo, ume, gaztetxo eta gazte askoren heziketea, dozenaka eta ehundaka pertsonaren espiritualitatea; adineko pertsona ugariren arretea egoitzan; eta euskal kulturearen aldeko zeregin amaituezina, besteak beste.

Guzti-guztia borondate onenaz, eta, gainera, apaltasun osoz eta norberaren guztia emonda, isil-isilean horretara dedikatuz. Beste batzuk, ostera, euren izena agertuta lan egin behar izan dabe, eta hemen izenak aitatuko geunkez, baina uste dogu eurak be anonimatua gurago dabela, sentitzen dogu, euren bizitza be holangoa izan dalako eta isiltasunean mantendu gura dabelako. Askoz hobea da egintzak kontuan izatea, batez be etorkizunera begira eginak badira, euren bizitza beteten dauanari erantzun ezkero: Nazareteko Jesus eta bere Erreinua, baina beste modu askotara agertuta...

Horrexegaitik guztiagaitik, web gunea sortzearen apostua petsona guzti horreen omenaldia da, egindako lanagaitik eta emon daben guztiagaitik esker ona erakusteko modua.

Gaur, pertsona guzti horreen egintza bideari eta konpromisoari jarraituko deutsegu, eta on-ona sentitzen dogun bidea onartzen dogu. Ez dakigu noraino heldu daitekean, baina ebanjelizatzeko aukerak eta giza balioak eta Ebanjelioko barriak zabaltzeko aukerea emongo deusku. Gure erronkea da.

Bizitzaren edozein eremutan erabili daitekean material multzo bat eten barik eskeini gura dogu. Ez dozue baimenik eskatu beharko material hori erabilteko. Asko poztuko gintzatekez erabiliko bazendue; eta askoz gehiago, erabilgarria balitz. Ea dana osotuta daukagun hurrengo hilabete honeetan. Gure konpromisoa da.

Bide ona egin!

Aita Fermin

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue