Presentziak, gaur

Gurutzeko Paulok utzi zigun hazia, eragozpen artean izan bazen ere (“Familia erromes” honen historia aztertzea besterik ez da behar), suspertu eta indartu egin zen, eta gure munduko hainbat tokitatik hedatu da. Horregatik, zure KIDEAK izatea espero dugu FAMILIA honekin egin dezakezun bidaia honetan, txokoak ezagutzeko, ia-ia “sekretuak” ere zein diren jakiteko. Oso polita da BIZITZA baten GAKOAK ezagutzea.

Webgunearen atal honetan bizitza honen ADIERAZPENAK ezagutuko dituzu. Sartu eta… murgildu barren-barreneraino!

1. Munduan zehar hedaturiko bizitza: egia baita, eta hori, historia honen azken urteetako “krisia” edo... izanik ere, esan baitezakegu. Hemen Familia honek esku artean dituen EKINTZA EREMUAK ikusiko dituzu: misioen abentura liluragarria; Topaketa Orokorrak, beren proiektuak eta “ametsak” sendotzeko eta bermatzeko; abian jartzeko azken konpromisoak, esaterako, “Centro Forum” edota NBEn pasiotarrak izatearen erronka…

2. Pasiotar familia : ez delako esan behar “hau lau zororen lana da”. Ez. Familia zabala eta ugaria da, eta dimentsio guztietan. Hemen erantzunak aurkituko dituzu, gizonezko erlijiosoenak, emakumezko erlijiosoenak, eta baita, LAIKOEn mugimenduenak ere, indartsu azken aldietan, eta proiektu komunetan oso konpromiso sakonak hartuta. Hori bai, dena desberdina da Lur planeta honetako toki batera edo bestera begiratzen badugu.

3. Argazkien txokoa : argazki asko eta asko egongo dira, familia hau ezagutu nahi dutenentzat. Webgunearen txoko hau pertsona eta gertakizun garrantzitsuenek beteko dute. Hori bai, pixkanaka-pixkanaka, eta aukeraketa zorrotza eginez.

Familia hau ezagutzea da gure asmoa, familia honen bide luzea ezagutzea, proiektuak ezagutzea, “ametsak” ezagutzea, bere ETORKIZUNA ezagutzea. Hemen ikusiko dugu elkar.


 

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue