bidean-sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

Presentziak, gaur

Kurutzeko Paulok itzi euskun hazia, eragozpen artean izan bazan be (“Familia erromes” honen historia aztertzea besterik ez da behar), suspertu egin zan, eta gure munduko hainbat lekutatik hedatu da. Horregaitik, zure KIDEAK izatea itxaroten dogu FAMILIA honegaz egin daikezun bidaia honetan, txokoak ezagutzeko, ia-ia “sekretuak” be zeintzuk diran jakiteko. Oso polita da BIZITZA baten GAKOAK ezagutzea.

Webgunearen atal honetan bizitza honen ADIERAZPENAK ezagutuko dozuz. Sartu eta… murgildu barru-barruraino!

1. Munduan zehar hedatutako bizitza: egia dalako, eta hori, historia honen azkenengo urteetako “krisia” edo... izanda be, esan daikegulako. Hemen Familia honek esku artean dituan EKINTZA EREMUAK ikusiko dituzu: misinoen abentura liluragarria; Topaketa Orokorrak, euren proiektuak eta “ametsak” sendotzeko eta bermatzeko; martxan jarteko azken konpromisoak, esaterako, “Centro Forum” edota NBEn pasiotarrak izatearen erronkea…

2. Pasiotar familia : ez dalako esan behar “hau lau zororen lana da”. Ez. Familia zabala eta ugaria da, eta dimentsino guztietan. Hemen erantzunak aurkituko dituzu, gizonezko erlijiosoenak, emakumezko erlijiosoenak, eta baita, LAIKOEn mogimenduenak be, indartsu azkenengo aldietan, eta proiektu komunetan oso konpromiso sakonak hartuta. Hori bai, dana desbardina da Lur planeta honetako leku batera edo bestera begiratzen badogu.

3. Argazkien txokoa : argazki asko eta asko egongo dira, familia hau ezagutu gura dabenentzat. Webgunearen txoko hau pertsona eta gertakizun garrantzitsuenak beteko dabe. Hori bai, apurka-apurka, eta aukeraketa zorrotza eginez.

Familia hau ezagutzea da gure asmoa, familia honen bide luzea ezagutzea, proiektuak ezagutzea, “ametsak” ezagutzea, bere ETORKIZUNA ezagutzea. Hemen ikusiko dogu alkar.


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue