castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Ondo hedatutako bizitza

Kongregazinoaren mapak

Hemendik, Pasiotarren presentzia nabaria dan edozein txokotara helduko zara. Egin klik eta BIZIA aurkituko dozu, HAZI lez bada be. Ibili zaitez Pasiotarren “bideetatik”. [>>>] (Gaztelaniaz dago)

MISINO dimentsinoa

Alor zabala, familia pasiotarraren pastoral ekintza eta presentzia erakusten deuskuna. Merezi dau hau guztia eskura izatea, euren ekintzetatik eta proposamenetatik “hur” sentitzeko. Hemendik, munduko edozein lekutan pasiotarren presentziarik bada, hartuemonetan jarri zaitekez. [ >>> ] (Gaztelaniaz dago)

Azkeneko Kapitulu orokorra

Kapitulu orokorrak historian zehar Familiaren pausoak seinalatzen deuskuez. 2.000. urtera arte, Topaketa Orokorrak Erroman izan dira; urte horretatik aurrera dana aldatzen da lekuari jagokonez (Brasil) eta, baita estiloari jagokonez (Internet eta informazino zuzena, laikoen presentzia azpimarragarria…). Alkartasun zeinua dira, komunikabideei esker gaur egun modu “biziz” posible dana. [ >>> ]

Sinodo orokorrak

Kapitulu Orokorretan proiektuei buruz Familia bezela behar egitean, urte birik behin jente urriagoko batzarrak izaten dira. Batzar horreek jentez urriagoak izan arren oso esanguratsuak izaten dira, eta estilo adostua eta bateratua izaten dabe. Hemen, bizitako historiaren zertzeladak aurkitu daikezuz eta jarraitu “zuzenean” gertakizun horreek, epe luzera, garrantzia izango dabe-eta. [ >>> ]

Pasiotarrak NBEn: “PASSIONISTS INTERNATIONAL”

2.000. urtean, Brasilen izandako Kapitulu Orokorraren ondorioz, Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) izateko aukerea zabaltzen jake Pasiotarrei. Nazino Batuen Erakundean presentzia izatea bermatzen jake eta, holan, NBE osotzen daben 191 nazinoak daukien besteko eragina izango dabe han hartzen diran erabagietan. Hemen “mundu” horretara hurreratzeko aukerea daukagu. [ >>> ]

"" "" ""

 

 

Presentziak, gaur

 
 
#
# # #
Vida expandida
# # #
bidean@bidean.net
orue