www.ciudadredonda.org
Klaretarren webgunea: oso ona eta aukera askorekin, bai informazio aldetik, bai prestakuntza aldetik eta baliabide berriekin eta erabilgarriekin.
|
www.atrio.org
Web hau interesgarria duzu eskaintzen duen edukiagatik. Oso baliotsua heziketarako langaiak, eduki mardulak aurkitzeko… Ezinbestekoak kristau taldeetan erabiltzeko.
|
www.feadulta.com
Web honek badu bere helburu berezia: fededun helduak hezitzea. Eta eskaintzen duen proposamena baliotsua da eta guztiz probetxugarria. Ongi landua eta egoki aurkeztua. “LOTURA” zerrenda argitsua dakar.
|
www.rezandovoy.org
Web berria da gure artean eta harrera ona izan duena. Argibidez betea. EGUNEROKO OTOITZERAKO 12 minutuko laguntza eskainiz. Egoki landua. Beharrezko gure kristau bizitzarako.
|
sanvicentemartirdeabando.org
Parrokia baten inguruan jaiotzen eta hazten den webgunea, baina askoz ere gehiago biltzen duena. Aukera eta baliabide ugari ditu.
|
www.feyjusticia.org/
Elkarte kristauen webgunea. Oraindik ez da informazio handikoa, baina oso interesgarria gure inguruko talde bat eta eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko.
|
www.mercaba.org
“Liburutegi ibiltari” tankerakoa, ahalbide askorekin, denetik biltzen baitu. Hautaketa pertsonala egitea komeni da. Interesgarria eskura izatea.
|
www.reflejosdeluz.net
Ebanjelizaziorako webgunea. Pastoralerako baliabideak, material interesgarriak eta praktikoak eskaintzen ditu. Merezi du webgune honen edukia ezagutzea.
|
www.cipecar.org
Espiritualtasunean, otoitzean eta laguntza pertsonalean oinarrituriko webgunea. Alderdi horien inguruan zenbait lotune eskaintzen ditu. Interesgarria.
|