Gorrototik, gogorkeriatik, beldur-ikaratik alde egin;
bekaizkeriatik, gezurretik, faltsukeriatik alde egin;
zuzengabekeriatik, gezurbeltzetik, kutunkeriatik alde egin…
Tristuratik, mesfidantzatik, alferkeriatik alde egin;
axolagabekeriatik, gogaitzetik, ohikeriatik alde egin;
beldurretik, koldarkeriatik, aspertzetik alde egin…
Harrokeriatik, handikeriatik, itxurakeriatik alde egin;
kontsumotik, zarrastelkeriatik, azaluskeriatik alde egin;
drogatik, modatik, konplexutik alde egin...
Fanatismotik, fariseokeriatik, legekeriatik alde egin;
erritualismotik, dogmatismotik, norberekeriatik alde egin;
“keri” guztietatik alde egin…
Jaungoikoaren ahotsa entzun,
Espirituaren eraginera jarri,
gertaerak aztertu...
Ez da egiatik aldentzea;
jarrera bat hartzea da
eta gaitzetik alde egitea,
bizitzaren alde jartzea
eta Jaungoikoa gurtzea...
Jesus, Zeuk erakutsi zenigun. |